Bilboko Eskolen arteko XVIII. Antzerki Lehiaketako azken ekitaldia Arriaga Antzokian izango da

Bizkaie! 2013-05-17 11:25   Kulturea

Ekimenean uriko 20 ikastetxetako 616 ikaslek hartu dabe parte, eta euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez egindako 36 antzezlan eszenaratu ditue.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Eskola arteko Antzerki Lehiaketearen 18. edizinoko azken ekitaldia Arriaga Antzokian izango da datorren domekan, maiatzaren 19an. Ekimenean uriko 20 ikastetxetako 616 ikaslek hartu dabe parte, eta euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez egindako 36 antzezlan eszenaratu ditue.

Lehiaketearen aurtengo edizinoko lan eszenikorik onenaren saria Maestra Isabel Gallego Gorria herri ikastetxeko ikasleek sortutako eta aurkeztutako Zure osasunerako antzezlanak jasoko dau, lehiaketearen antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Ganerako sariak ondokoak izan dira:

• Proposamen eszenikorik originalena: Ibarrekolandako institutuko Enredo cluedo.

• Antzerki, jantza, zirku edo bestelako diziplina eszenikoak berreskuratzeko lanik onena: Deustuko ikastolako Pailazoak palazioan.

• Interpretazino globaleko eta koraleko lanik onena: Karmelo ikastolako Errobotak.

• Parte-hartzaileen edaderako ondoen moldatutako lana: Iruarteta ikastetxeko Liburu majiko bat.

• Epaimahaiak modu librean emondako akzesita: Iruarteta ikastetxeko Konde baten istorioa.

• Antzezlanaren alderdi teknikoen tratamendurik onena: Arangoiti ikastetxeko Zaindu gure planeta.

Bilboko ikastetxe guztientzat zabalik dagoan lehiaketea 1992an sortutako ekimena da, umeen artean arte eszenikoak sustatzeko helburuagaz. Antzezlan onenek jasoko dituen diru sariez gan, parte hartzen daben ikastetxe guztiek 300 euro jasoko ditue, ikasturtean zehar prestau beharreko lanetan laguntzeko.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak BilbaoEszenagaz alkarlanean diseinau dituan programa eszenikoek, sorkuntzea bultzatzeaz gan, umeen artean antzerkiagazko zaletasuna sustatu nahi dabe. Holan, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako emonaldiak antolatu dira, urian ikus-entzule horreei zuzendutako antzerki programazino egonkorra bultzatzeko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu