'The Ides of March'
2012-03-12 16:47 Zinema kritikakPelikula honegaz, George Clooneyk barriro be erakutsi deusku zinema kritikoa eta jakingurea biztuten dauena egiteko bildurrik ez dauakala. Aktoreen lana nabarmendu behar da: Clooney eta Golingena, jakina, baina Philip Seymor Hoffman eta Paul Giamattirena bere bai.
Euskal produkzino esanguratsuenak ikusgai, Donostiako dFeria antzerki eta jantza azokan
2012-03-12 14:28 KultureaGaur hasi eta eguenera arte, hilak 15, Euskal Herriko sei taldek euren sorkuntza lanak erakutsiko ditue dFeria Donostiako antzerki eta jantza azokan. Urteko euskal produkzino esanguratsuenak izango dira ikusgai.
'Begoña, goitik beherako herria' erakusketeak eleizatearen historia berreskuratuko dau
2012-03-12 13:57 kulturbizBegoña, goitik beherako herria erakusketea aurkeztu dabe Bilbon, Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Bilboko Metroak. Argazkiak ikusgai izango dira apirilaren 22ra arte, Zazpi Kaleetako, Santutxuko eta Basarrateko geltokietan. Horren osogarri, Begoñako udaltegian erakusketea apirilaren 13a arte egongo da.
Rimak Exkaxko, Erauntsi eta Bilixkorriko aurrera doaz astegoieneko saioak irabazita
2012-03-12 13:00 BertsolaritzeaBardoak 2012k bigarren faseari ekin deutso asteburuan, Iruñean, Ituren eta Etxarrin jokatu diran hiru saioakaz. Horreetan barriro be entzule piloa -300dik gora- eta giro ona izan dira ezaugarri nagusiak. Emoitzei jagokenez, Lesakako Rimak Exkaxko-k, Oronoz-Malerrekako Erauntsi-k eta Etxarriko Bilixkorriko-k saioak irabaztea lortu eben.
Yolanda Arrieta: 'Bizenta Mogel bere sasoirako emakume oso aurrerakoia izan zan'
2012-03-12 12:04 BarriketanIdazlea
Unibersidade aurreko ia 7.300 ikaslek bisitauko dabe EHU Ateak Zabaltzeko Egunetan
2012-03-12 11:33Unibersidadeko ikastegi bakotxean bi jarduera egingo dira: graduei buruzko informazino-hitzaldiak eta ikastegiko eraikin eta instalazinoetara eginiko bisitea. Helburua da geroko ikasleak unibersidadeko ikastegietara hurreratzea, ikasi nahi dituen ikasketen inguruan laster hartu behar daben erabagia hartzen laguntzeko asmoz.
Aguraingo Sorginetxe, Aramaioko Marixeka, Aiaraldeko Altubepekoak eta Gasteizko Martin Ttipia Arabako finalean
2012-03-12 10:31 BertsolaritzeaMartiaren 24an, Aramaion jokatuko dan finalean Aguraingo Sorginetxe, Aramaioko Marixeka, Aiaraldeko Altubepekoak eta Gasteizko Martin Ttipia taldeak izango dirala aurrez aurre.
Elkar diskoetxeak prest daukaz 2012ko udabarrian argitaratzeko lanak
2012-03-09 14:29 MusikeaKupela, Anje Duhalde, Lauroba Xabi San Sebastian eta Benito Lertxundiren disko barriak dira datozen egun eta hileotan plazaratuko dituenak.
Bermeo eta Ondarroako saregin eta neskatilak, Emakume Langileen Alkartea eta Garbiñe Mendizabal saritu ditue Bizkaian
2012-03-09 12:54Sari honeen historian zehar 72 erakunde edo persona izan dira omenaldiaren hartzaileak. Berdintasuna Sariak gizon eta emakumeen bardintasunaren aldeko lana eskertzeko eta emakumeen eskubideen alde erakunde eta personek egiten daben lana azaleratzeko Bizkaiko Foru Aldundiak 2002 urtean ezarritako ohorezko aintzatespenak dira.
Astegoienean jokatuko da Bardoak 2012ko bigarren fasea
2012-03-09 10:34 BertsolaritzeaBardoak, Nafarroako taldekako txapelketeak lehen fasea amaitu eban joandakoa zezeilaren 19an eta gaur, martiak 9, bigarren faseari ekingo deutso. Orain artean oso erantzun ona izan dau ekimen barri honek, 1.100 bertsozale alkartu baitira lehen fasean egin diran saioetan.
Melody Gardot, Madeleine Peyroux, Sharon Jones, Kenny Barron eta Eric Reed, 47. Heineken Jazzaldian
2012-03-09 09:52 MusikeaDonostian garagarrilaren 19tik 23ra bitartean egingo dan 47. Heineken Jazzaldiak Melody Gardot, Madeleine Peyroux eta Sharon Jones kantariak sartu ditu bere egitarauan, Kenny Barron, Mulgrew Miller, Eric Reed eta Dado Moroni jazz-pianista ospetsuakaz batera.
Kepa Junkera eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa alkarregaz, 'Ipar haizea' proiektuan
2012-03-08 14:52 MusikeaKepa Junkerak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak alkarregaz atondutako proiektu bikotxa aurkeztu dabe Bilbon; alde batetik, Ipar haizea lana, eta beste alde batetik, diskoko kantakaz osotutako kontzertu zikloa. Emonaldiok Klasikat izeneko ekimenaren barruan eskainiko ditue
Bost diseinatzaile bizkaitarrek bat egin dabe Guggenheim Bilbao Museoagaz 15. urteurrena ospatzeko
2012-03-08 13:55Oraingo honetan bost diseinatzaile bizkaitar batu dira ospakizunetara: eraikina gaitzat hartuta elastikoak sortu ditue. Elastiko sorta hori Museoko Denda-Liburudendan eta on line dendan (www.tienda.guggenheim-bilbao.es) baino ez da egongo salgai, martiaren 8tik aurrera.
Paco Ibañezek errezitaldia emongo dau Bilbon Blas de Oteroren eguna ospatzeko
2012-03-08 13:04 MusikeaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Blas de Otero poeta bilbotarraren (1916-1979) jaiotzearen urteurrena ospatuko dau datorren eguenean, martiaren 15ean, Paco Ibáñez kantautore valentziarrak eskainiko dauen errezitaldi bereziagaz.
EAEko biztanleen % 32 elebiduna da, V. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera
2012-03-08 10:37 Euskerea berbagaiEAEko 16 urtetik gorako biztanleen % 32 elebiduna da, % 17,2 elebidun hartzailea eta %50,8 erdaldun elebakarra, aurkeztu barri dan V. Inkesta Soziolinguistikoaren emoitzen arabera. 2006an baino elebidun gehiago dago, puntu bi gehiago.
Rith 2012, gaelikoaren aldeko lasterketea martxan
2012-03-08 09:32Gaur, hilak 8, hasiko da Rith 2012, gaelikoaren aldeko lasterketearen bigarren edizinoa. Gaoth Dobhair (Gweedore, Donegal)-tik abiatuko da eta 1000 kilometro baino gehiago egin ondoren, Inis Mór (Aran Islands, Galway)-en amaituko da martiaren 17an, Saint Patrick eguna ospatzeko egiten dan jai egunaren barruan.
Euskal Ikasketetarako Fundazino Popularrak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2012-03-07 17:09 Euskerea berbagaiAndres Urrutiak adorea eskatu dau aurrera egiteko eta bidean lankide izateko. Alper-alperrik izango dira gure arteko hitzarmenak, letra horreek zehazten ez badira ekintza eta egitateetan. Horreen bila doaz gaur Euskaltzaindia eta Euskal Ikasketetarako Fundazino Popularra. Inor ahaztu eta gitxietsi barik, danokaz batera, euskereak eta euskalgintzeak gu danok behar gaituelako.
'Zentzua eta iraunkortasuna' egitasmoak hainbat esku-hartze artistiko gauzatuko ditu Urdaibain
2012-03-07 16:37 kulturbizZentzua eta iraunkortasuna izeneko ekimena aurkeztu dabe Bilbon, 2012 Fundazinoak sustatutako 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea ekimenaren barruan. Arte garaikidiearen alorreko hamar sortzailek hartuko dabe parte egitasmoan, naturearen, lurraldearen eta esparru publikoaren ganeko esku-hartze artitiskoen bitartez. Proiektua guztiak Urdaibain gauzatuko ditue, eta Urdaibairte izeneko ekimen artistikoaren zati dira.
Kanpoko eta bertoko musikariek joko dabe Bilbao Distrito Jazz jaialdian
2012-03-07 14:23 MusikeaMartiaren 9an hasiko da eta sei saio izango dira danetara, martiko eta apirileko barikuetan. Aurreko urteetan legez, Bilbao Distrito Jazz jaialdiaren 13. edizino honetan, Bizkaiko uriburuko auzo ugaritara eroango ditue jazz doinuak. Sarrerea librea eta dobakoa izango da, aretoak bete arte.
Durangaldea eta Busturialdea irabazle Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketako sailkapen-fasean
2012-03-07 14:23 BertsolaritzeaAmaitu dira Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketako sailkapen-faseko saioak, atzo Igorren eta gaur Zallan egindako saioekaz. Igorren, Arratia eta Durangaldeko taldeak lehiatu ziran; gaur, Zallan, Enkarterri eta Busturialdeko bertsolari gazteak ibili dira kantuan. Durangaldeak eta Busturialdeak egin dabe aurrera sailkapen-fasean
















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...