Hamar euskal zinemagileren lanak, Bilboko 19. Fant jaialdian

Dabi Piedra Robledo 2013-05-02 15:47   Barriak

Zinema fantastikoaren Fant jaialdian igaz hasi ziran bertoko zinemagileei beren-beregi gordetako sailagaz. Arrakastea ikusita, aurten hamar film labur eskainiko ditue Fant laburrean-Euskal filmak atalean, barikuan, gaueko hamarretan hasita. Fant jaialdiak hilaren 3an hasi, eta maiatzaren 10era arte iraungo dau.

Zinema fantastikoaren Fant jaialdian igaz hasi ziran bertoko zinemagileei beren-beregi gordetako sailagaz. Arrakastea ikusita, aurten hamar film labur eskainiko ditue Fant laburrean-Euskal filmak atalean, barikuan, gaueko hamarretan hasita. Fant jaialdia hilaren 3an hasi, eta maiatzaren 10ean amaituko da.

Justo Ezenarro Fant jaialdiko zuzendariak azpimarratu dauenez, igaz lehenengo aldiz euskal sortzaileen pelikula laburrak erakusteko atala sortu genduanean, oso gustura geratu ginan emoitzeagaz, arrakastea euki eban ideiak; beraz, aurten, errepetidu egingo dogu. Ezenarroren arabera, kalidade handiko hamar film aukeratu ditue, gehienbat euskal zinemagile gazteen erakusgarri diranak, beteranoagoak be badagozan arren, esaterako Kepa Sojo arabarra. Parte-hartzaileek, euren lanak erakutsi ahal izango ditue eta, ganera, euretako batek euskal film laburrik onenarentzako saria eskuratuko dau, 2.000 eurokoa, dino Ezenarrok eta, ganeratu dauenez, Fant-eko film labur onenerako be lehiatu ahal izango dabe.

Proiekzinoa barikuz izango da, 22:00etan hasita, Bilboko Alondigako auditorioan. Film guztiak alkarren atzetik emongo ditue, 112 minutu guztira, azkanaldiko euskal produkzinoaz disfrutetako. Film guztiak fantasiaren alorrekoak dira, Fant jaialdiaren filosofiari jarraituta, baina genero horren barruan, era askotako proposamenak ikusiko dirala aurreratu dabe antolatzaileek.

Jon Mendizabal donostiarrarentzat, esperientzia barria izango da Fant jaialdikoa. Izan be, La tercera guerra lana bere lehenengo sorkuntzea da: Ni ez naz zinemagilea ikasketaz eta, zinemazale amorratua nazen arren, pelikula bat sekula be ez dot egin orain arte. Mendizabalek dino lau eguneko errodajean ikasi ebala ikasi beharreko guztia, lagun batek gidoia pasau eta aurrera egitea erabagi neban, lagunen lagunen bidez lantaldetxua batu eta, esperientziarik euki ez arren, gauzak egin ahala ikasi nituan. Jenteak proiektuan sinistu eban eta oso esperientzia polita izan da. Film labur gehiago egiteko planak egiten dabil, zinema maite dot.

Kepa Sojo arabarra, kontrako aldean dago, beteranoagoa dalako eta bere ibilbide luzean film laburrak eta luzemetraiaren bat egin ditualako. Oraingo honetan, Loco con ballesta lana aurkeztuko dau, izenburua oso erreala da, behin, herri baten, zoro bat topau genduan eta gordeta eukan baleztea erakutsi euskun; hantxe sortu zan filma egiteko ideia. 2002an parte hartu eban Bilboko Fant-en Kepa Sojok, oso pozik egon nintzan eta barriro bueltetea eskertzekoa da. Film luzeak egin eta gero, laburrera bueltetea ez ei da atzera pausua, egoera ekonomikoa ez da onena eta, sorkuntza aldetik be, aldatzea ondo dago, azpimarratu dau Laudioko zuzendariak. Hori bai, dagoeneko proiektu bi darabilz buruan Sojok, luzemetraia bat -dirua lortu ezkero egingo dogu, dino- eta film labur bat, irailerako aurkeztu nahiko leukeena, tonu sozialagoa eukiko dau horrek, komedia be tartean sartuta.

Hain zuzen, Paul Urquijok ikuspegi sozialetik jo dau Fant-en aurkeztuko dauen filman. Monsters do not exist Kanbodian filmau eban, hango desbardintasun sozial batzuk salatzea dalako helburua: Ez da dokumentala, fikzinoa baino, baina, fantasiatik abiatuta, salaketa errealak egin nahi izan doguz, azaldu dau Urquijok. Kanbodiako mitologiako izaki baten bidez azaleratu gura doguz gai sozialak.

Ander Mendia getxoztarrak, bere aldetik, Beerbug izenburuko lana daroa Fant-era. Mendiaren lehenengo film laburra da, baina zinemearen munduan eskarmentu luzea dauka: teknikari egiten izan dot behar oraintsu arte, efektu bereziak eta holakoak egiten, baina beti euki dot zeozer nik neuk kontetako gogoa, azaldu dau, 2010ean teknikari lana itxi eta lagun bategaz egitasmo honetan murgildu nintzan. Beerbug egin ostean, film labur gehiago zuzendu gura ditu Mendiak, irudi erreala eta animazinoa batuko dituan lan bat preparetan nabil.

Aitatutako lau filmakaz batera, ondorengo beste seirak be lehiatuko dira euskal zinemagileen tartean: Lander Otaola eta Iñaki Reynaren Preguntador, Koldo Almandozen Deus et machina, Jokin Urruticoechearen Susana se está muriendo, Neftali Velaren Remanecer, Alberto Vazquezen Sangre de Unicornio eta Pablo Isidroren The night stalker.

Bilboko Alondigan, maiatzaren 3an, 22:00etan izango da proiekzinoa. Film guztiek euskerazko azpitituluak izango ditue. Era berean, gogoan izan behar da 19. Fant jaialdia bihar hasiko dala, Stoker filmearen proiekzinoagaz. Maiatzaren 10era arte, fantasia zinemearen azkenengo nobedadeak, klasikoen berrikuspena eta jarduera osagarriak egongo dira, publiko guztiari zuzenduta eta prezio merkeakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu