Zarama taldea bueltan da hiru kantako 'Sinestezina' disko laburragaz
2013-04-30 15:47 MusikeaZarama taldea bueltan da. Hiru kantako diskoa dakar Santurtziko boskoteak, Sinestezina (Baga-biga). Singlearen filosofia dalakoa berreskuratu dabe bederatzigarren lan honetan. Zuzenekoak emoteko prest dago talde beteranoa, maiatzaren 26an Ibilaldia jaian joko dabe, Portugaleten.
Zarama taldea bueltan da. Hiru kantako diskoa dakar Santurtziko boskoteak, Sinestezina (Baga-biga). Singlearen filosofia dalakoa berreskuratu dabe bederatzigarren lan honetan. Zuzenekoak emoteko prest dago talde beteranoa, maiatzaren 26an Ibilaldia jaian joko dabe, Portugaleten.
Ez dago abesti barririk Sinestezina lanean. Diskoaren izenburu bera daukan kantea 1998koa da, orduan Urreztieta Konexion taldeak Ibilaldirako sortu eban, tartean Zaramako partaide batzuk egozan. Jatorrizko bersinoa grabau dabe orain, orduan ez eben aukerarik izan eta. Bere sasoian sortu genduan lez grabau gura izan dogu, Ibilaldirako moldatu egin behar izan genduan eta, gogoratu dau Roberto Mosok.
Sinestezina abestia, ganera, Santurtziri eskainitako maitasun-adierazpena da. Oraintsu, herriko Gastronomika alkarteak Santurtzi Saria izenekoa emon deutso taldeari, Santurtzi herria ezagutarazoteagaitik. Herriak zenbat aldatzen dira azaltzen dau abestiak: Bingoa zabaldu dute non zinea geneukan / Anabasa gorrian jada ez dugu fabrika / Gure haurtzarako landetan / Hamar pisuko etxea.
Bring a little loving Vanda eta Younge-n kantearen bersinoa da, ingelesez eta euskeraz kantetan dabe. Hirugarrena, Jon & Jonhy Cash abeslari estatubatuarrari eskainitako disko baten argitaratu zan. Boisen bizi dan euskaldun baten historioa kontetan dau -azaldu dau Mosok- Euskal Herria mitifikauta dauka, baina bueltetan danean ezer ez da esan deutsen modukoa.
Zaramak abesti barriak euki badaukazan arren, singlearen filosofia-ra bueltetea pentsau dabe. Zeozer barria nahi genduan. Lan ez oso luzea, merkea, azaldu dabe taldekideek. Abesti barriak apurka-apurka ateratzeko asmoa dabe, honen moduko disko txikietan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!