Anton Agirre Beristain 'Pitolis' Zaratamoko soinujolea hil da
2013-04-29 17:44 MusikeaAnton Agirre Beristain Pitolis Zaratamoko soinujolea hil da, ehun urtegaz. Oraintsu arte soinua jo izan dau, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteko iturriek jakinarazo dabenez. Hileta-eleizkizuna Zaratamoko San Lorentzo parrokian egingo dabe, gaur, arrastiko zazpiretan.
Anton Agirre Beristain Pitolis Zaratamoko soinujolea hil da, ehun urtegaz. Oraintsu arte soinua jo izan dau, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteko iturriek jakinarazo dabenez. Hileta-eleizkizuna Zaratamoko San Lorentzo parrokian egingo dabe, gaur, arrastiko zazpiretan.
Bagilean, San Antonio egunez beteko zituan 101 urte, 1912ko urteko bagilean 13an jaio zan. Orain lau urte Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak soinua joten grabau eban, izan be etxean joten segiduten eban.
Lehenagoko soinujoleen moduan, bere kontu, belarriz, ikasi eban joten. Berak kontetan ebanez, 14-15 urte zituela irratian doinu bat entzun, gogoan hartu eta aziendak jagoten egoan bitartean doinu ha ateraten ahalegintzen zan gurasoek erregaletako soinuagaz.
Anton Agirre Beristain Zaratamon jaioa zan, orain Arrigorriagan bizi zan. Arrigorriagako Udalak eta Bizkaiko Trikitixa Alkarteak omenaldia egin eutsien 2007an, bere irudidun estatua ipini eben. Igaz, ostera, soinua eta panderoa joz ospatu eben 100. urtebetetea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!