Elgoibarko Izarrak antolatuko dau aurtengo Mintza Eguna, bagilaren 1ean

Bizkaie! 2013-04-29 14:53   Euskerea berbagai

Bagilaren 1ean, Elgoibarren ospatuko dabe aurtengo Euskal Herriko Mintza Eguna. Elgoibarko Izarra kultur alkarteak 50 urte bete barri ditu, eta urteurrena ospatzeko Euskal Herri osoko mintzalagunak batu gura ditue herrian.

Aurten be egun osoko jaia egingo dabe, 11:00etatik aurrera. Mintzalagunei ondo etorria egin eta Maalako plazan hamaiketakoa eskainiz hasiko dabe eguna. 12:00etan, ibilaldi gidatua egingo da, eta 13:30ean, Mintza Kalejirea. Bazkaria prest egongo da 14:30erako, Maalan bertan.

Bazkalostean, 16:30ean, sari-banaketa ekitaldia egingo dabe, eta 17:00etatik aurrera, euskal erromeria, MP5 taldeagaz. Horrezaz gan, egun osoan bertsolariek, jantzariek eta dultzaineroek Elgoibarko kaleak girotuko ditue.

Bazkarirako txartelak maiatzaren 2tik 24ra erosi daitekez, herriko dinamizatzailearen bidez. 20 euro balio dau bazkariak, kafea eta kopea barne. Zeliako eta barazkijaleek aurretik eskatu beharko dabe menua. Argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu