Xabier de Felipe biolinista bilbotarrak VIII. Ciutat de Lliria Nazinoarteko Hari Lehiaketea irabazi dau
2013-04-30 15:25 MusikeaMusikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian biolin karrerea egin ondoren, Berlinera joan zan De Felipe eta han jarraitzen dau gradundokoa amaitzen UDK-Berlin kontserbatorio ospetsuan, Viviane Hagner kontzertista ospetsuagaz.
Xabier de Felipe 25 urteko biolinista bilbotarrak lehen saria eskuratu dau joandako astegoienean Valentzian egin dan VIII. Ciutat de Lliria Nazinoarteko Hari Lehiaketea. Zapatuko finalaurrekoan Mozarten 5. Biolin Kontzertua jo eban, eta domekako finalean, barriz, Beethovenen 7. Biolin Sonatea.
Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian biolin karrerea egin ondoren, Berlinera joan zan De Felipe eta han jarraitzen dau gradundokoa amaitzen UDK-Berlin kontserbatorio ospetsuan, Viviane Hagner kontzertista ospetsuagaz.
Xabier de Felipek beste sari batzuk be eskuratu ditu, besteak ebste, lehen saria Euskadiko Ikastetxeen arteko Lehiaketan (2004), lehen saria Madrilgo Acordes 2007 Ganbera Lehiaketan, lehen saria Logroñoko Jotzaile Gazteen Lehiaketan (2009), lehen saria Nicanor Zabaleta Bekan (2009) eta lehen saria Ruperto Chapi Hari Lehiaketan, Alacanten (2010).
Datorren abuztuan zenbait errezitaldi eskainiko ditu biolinista bilbotar gazteak Euskal Herrian, horreen artean Bilboko Aste nagusian eskainiko dauena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!