BOSek 17 programa eta 34 kontzertu eskainiko ditu hurrengo denporaldian

Bizkaie! 2013-05-02 18:07   Musikea

Bilboko Orkestra Sinfonikoak 2013-2014 denporaldia aurkeztu dau. Danetara, 17 programa eta 34 kontzertu eskainiko ditu, eta ganbera denporaldian beste hamar kontzertu izango dira. Urriaren 3an hasiko da egitaraua, Euskalduna Jauregiko A-1 aretoan, betiko lez.

Josune Ariztondok Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputaduak, Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzi eta BOSeko presidenteordeak, Ibon Aranbarri BOSeko zuzendari nagusiak eta Günter Neuhold BOSeko zuzendari artistikoak jakinarazo ditue programazino berriaren zehaztasunak.

Denporaldia osotzeko, programa sinfoniko-korala, hasierako eta amaierako kontzertuak, udabarriko eta Gabonetako emonaldi bereziak eta Zuriñe Gerenabarrenak sortutako Haizorratz lanaren estreinaldia be eskainiko ditue BOSek.

BOSeko arduradunek Bakarlari handiak errezitaldian programae nabarmendu dabe. Aurten, programak bi musikari izango ditu: batetik, Igor Tchetuev errusiarrak piano kontzertua emongo du, eta bestetik, Asier Polo biolontxelista bilbotarraren kontzertua Oso pertsonala izeneko saioa.

BOSen 2013-2014 denporaldiari buruzko zehaztasun gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu