'Hamaika 11n' lemapean, Nafarroako ikastolen jai handia egingo dabe Tafallan, hilaren 16an

Bizkaie! 2011-10-11 11:41   Euskerea berbagai

Tafallako Garces de los Fayos ikastolea da aurtengo Nafarroa Oinez jaiaren arduraduna, Hamaika 11n lemapean milaka euskaltzale batzeko asmoa dauke domekan, urriaren 16an. Bost kilometroko ibilbidea atondu dabe, bost gunetan banatuta. Jasotako diruagaz DBHko eraikin barria egin gura dabe, orain daukena lar txikia da-eta 400 ikasleentzat.

Cortada Jaialdiak bat-bateko film laburren lehiaketea dakar

Bizkaie! 2011-10-11 11:09   Barriak

Film laburrak Vitoria-Gasteiz Film Office webgunearen bitartez urriaren 24tik, astelehena, zemendiaren 11ra aurkeztu ahal izango dira. Zemendiaren 14ra arte, Cortada Jaialdiaren hasiereagaz egokituz, aitatu webgunean ikusi ahal izango dira bideoak.

Bilboko Udal Liburutegiak sareak 100 proposamen baino gehiago dakarz

Bizkaie! 2011-10-10 18:47   kulturbiz

Programea 2012ko maiatzean amaituko da baina ordura arte ehun proposamen baino gehiago izango dira, besteak beste, tailerrak, berbaldiak, erakusketak, ipuin-kontalari saioak eta jolasak; hori guztia irakurketea bultzatzeko, liburutegien alde ludikoenaz gozetako eta ezagutzaren arlo batzukaz lehenengo hartu-emonak izateko.

'Aitzol' eta Euskal Pizkundea aztertuko ditue hilaren 14an, Bilbon

Bizkaie! 2011-10-10 18:22   jardunaldiak

Jose Ariztimuño Aitzol idazle eta kultur eragilea eta Euskal Pizkundea omenduko ditue Bilbon, urriaren 14an, Aitzolen omenezko urte osoko ekitaldien barruan. Ekimena Euskaltzaindiak eta EHUk antolatu dabe. Urriaren 17an, 75 urte beteko dira idazle tolosarra Hernanin fusilau ebela.

Antonio López artista espainiarraren erakusketa antologikoa aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-10-10 15:50   Kulturea

Antonio López artista espainiar ezagunaren erakusketa antologikoa aurkeztu dabe Bilboko Arte Eder Museoan. 1949tik 2010era bitartean sortutako pinturak eta eskulturak ipini ditue ikusgai, danetara 130 bat artelan. Aurkezpenean artistea bera egon da, eta Javier Viar museoko zuzendaria eta BBK Fundazinoko Gorka Martinez bere bai.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Guggenheim Bilbao Museoak Mona Hatoumen, Doris Salcedoren, Liam Gillicken eta José Manuel Ballesteren lanak eskuratu ditu

Bizkaie! 2011-10-10 15:31   Kulturea

Mona Hatoumen Gure etxea (Home, 1999), eta Doris Salcedoren Titulurik gabea, 2008 lanak Guggenheim Bilbao Bildumea osotzeko eskuratze-ildo estrategiko barri baten adibide dira: eskuratzeen eremu geografikoa zabaldu nahi dau Museoak, AEBko eta Europako arteaz harago. Horreez gan, dohaintzan emondako lau lan gehitu jakoz Guggenheim Bilbao Bildumeari.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

V. Mangamore Jaialdiak Japoniako kulturearen euskal erdigune bihurtuko dau Amorebieta-Etxano

Bizkaie! 2011-10-10 13:54   jardunaldiak

V. Mangamore Jaialdia udalerriko Zelaieta Zentroan egingo da eta programazino ludiko, ikusgarri eta dibertigarria aurkeztuko dau, bai zaletuei zein Manga eta Animea hurragotik ezagutu nahi daben guztiei, kulturearen arlo horreekaz lotutako hainbat jarduera eskainiz, tailerrak, musika- eta jantza-ekitaldiak, lehiaketak, berbaldiak, Cosplay erakustaldiak, etab.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Uxue Alberdik eta Alaia Martinek irabazi ditue G-puntua txapelketako azkenengo final zortzirenak

Bizkaie! 2011-10-10 13:07   Bertsolaritzea

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketearen final zortzirenetako fasea astegoienean amaitu da. Zapatuan, Lasarte-Orian egin zan saioan Uxue Alberdi lortu zituan puntu gehien; eta, domekan, Irunen, Alaia Martin izan zan irabazlea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Hiri hartan izan zen' izenburukoa da Mikel Markezen lan barria

Bizkaie! 2011-10-07 16:45   Musikea

Hiri hartan izan zen, oso lan beroa eta atsegina da, kantariaren ofizioa duintzen dauen disko bikaina. Grabazinoan, besteak beste, Pello Ramirez eta Arkaitz Miner, Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi izan ditu lagun.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Brancusi eta Serraren arteko alkarrizketea dakar Guggenheim Museoak

Dabi Piedra Robledo 2011-10-07 15:38   Kulturea

2012ko apirilaren 15era arte egongo da Bilbon eskultore ezagun bien ganeko erakusketea, museoaren bigarren pisuan. Eskulturearen alorrean aintzindari izan dira Constantin Brancusi eta Richard Serra eta, 50 piezaren bidez, bien ibilbidea erakusteaz gan, alkarren arteko hartu-emonetan be sakontzen dau Guggenheim Museoak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Urte berri on, amona!

Karolina Almagia 2011-10-07 15:27   Zinema kritikak

Akaso ez da pelikula borobila, izan be batzuetan erritmoak behera egiten dau eta gidoiak badauka hutsuneren bat, baina osotasunari erreparauta, pelikula ona da. Montserrat Carulla aktore katalanak ederto jokatzen dau bere papelea, eta beste guztiak be sano ondo egiten dabe, umeek bere bai.

Idatzizkoa eta ahozkoren arteko aldea aztertuko dabe Ahoa Bete Hots jardunaldietan, Villabonan

Bizkaie! 2011-10-07 12:50   jardunaldiak

Ahoa Bete Hots jardunaldien bigarren edizinoa aurkeztu dau Mintzola Fundazinoak. Idatziak ahotsa hartzen duenean izeburupean, zemendiaren 2tik 4ra, idatziaren eta ahozkoaren arteko aldea jorratuko dabe Villabonan. Mintzolak lau alkarteren laguntzinoa izan dau: Bertsozale alkartea, Euskal Herriko Antzerkizale alkartea, Ipuin Kontalarien taldea eta Euskal Kantuzaleen alkartea.

IbiPuntoZero lemapean, 2012ko maiatzaren 27an egingo da Ibilaldia

Bizkaie! 2011-10-06 18:48   Euskerea berbagai

IbiPuntoZero lemapean, 2012ko Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Trapagarenen egingo da, eta Meatzaldean ikasle kopurua nabarmen hazi dala gogoan hartuta, beste ikastetxe bat eregiteko dirua batzea izango dau helburu.

Iban Barrenetxeak Bratislavako Biurtekoko Ohorezko Plakea jasoko dau

Bizkaie! 2011-10-06 18:02   sariak-autortzak

Galtzagorri Elkarteko lehendakari Aitziber Alonsoren eskutik jasoko dau Iban Barrenetxeak Bratislavako Biurtekoko ohorezko plakea datorren zapatuan, urriaren 8an, eguerdiko 12:00etan EIEPren (Euskal Irudigileen Elkarte Profesionala) Bilboko egoitzan (Santa Maria kalea 3, 1.B).

'Orbelak airez airez' gida didaktikoa eta kanta bildumea aurkeztu ditue Basaurin

Bizkaie! 2011-10-06 18:01   kulturbiz

Orbelak airez aire gida didaktikoa eta kanta bildumea aurkeztu dabe gaur Basauriko udaletxean. Ekitaldian Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Euskara zuzendari Miren Dobaran izan da, eta beragaz batera, Basauriko alkate Andoni Busquet, Labayru Ikastegiko Adolfo Arejita, Juan Carlos Irizar Galdakaoko Udal Bandako zuzendaria eta Bixente Zelaia informatzailea. Aurkeztutako materiala Zuztarretik ahora! proiketuaren barruan dago.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Tomas Tranströmer, 2011ko Literaturako Nobel Saria

Bizkaie! 2011-10-06 15:43   sariak-autortzak

Suediako Zientzien Errege Akademiak jakinarazo dauenez, Tomas Tranströmer (Stockholm, 1931) poeta, sikologo eta itzultzaile suediarrak irabazi dau 2011ko Literaturaren Nobel Saria. Hamahiru urtegaz hasi zan idazten eta 1954an argitaratu eban bere lehenengo poesia liburua: 17 dikter.

Brasil eta Arabiako erritmoak zein jazzagaz fusionautako popa eta tangoa VII. Poltsiko Musika ekimenean

Bizkaie! 2011-10-06 15:07   Musikea

Formato txikiko kontzertuen bitartez, ekimenaren helburua, ikus-entzule guztiei, hainbat herrialdetako musika jokerak erakustea da, bertoko taldeen edo gure urian bizi diran kanpoko musikarien eskutik.

Joxean Agirre kazetari eta idazle azpeitiarrak 'Zwei Frauen' nobelea argitaratu dau

Bizkaie! 2011-10-06 14:02   Kulturea

Joxean Agirrek Zwei Frauen (bi emakume) liburua aurkeztu barri dau Elkar etxeagaz. Augustin Zubikarai bekeari esker idatzi dau nobelea kazetari eta idazle azpeitiarrak. Fikzinoaren eta saiakerearen mugan dabilen testua da Zwei Frauen, lau atalatean banatuta, idazkera malgu eta irakurterrazean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Xalbador Eguna Urepelen urriaren 8an eta 9an

Bizkaie! 2011-10-06 12:47   Bertsolaritzea

Aurten Xalbador eta Xabier Lete omendu guran, astegoien hunkigarria antolatu dau Deiadarra alkarteak urriaren 8an eta 9an. Xabier Lete 2010ean hil zan eta aurten beteko dira 35 urte Xalbador hil zala.