Bakea, ekonomia eta boterea aztertuko ditue egunotan Gernikako Kultura eta Bakearen Nazinoarteko XXIII. Jardunaldietan
2013-04-24 12:59 jardunaldiakHasi barri dira Gernikako Kultura eta Bakearen Nazinoarteko XXIII. Jardunaldiak, Boterea eta Bakea. Bake-ekonomia. Bakearen boterea. Apirilaren 24tik 26ra arte, hainbat berbaldi eta tailer atondu ditu Gernika Gogoratuz alkarteak.
Hasi barri dira Gernikako Kultura eta Bakearen Nazinoarteko XXIII. Jardunaldiak, Boterea eta Bakea. Bake-ekonomia. Bakearen boterea. Apirilaren 24tik 26ra arte, hainbat berbaldi eta tailer atondu ditu Gernika Gogoratuz alkarteak.
Gaur egun bizi dogun krisiak gure eredu politiko eta ekonomikoaren gainbeherea argi erakusten dau jardunaldien antolatzaileen eretxiz. 'Austeridadea' eskatzen dauen erretorikeak ez dau 'sormena' aldarrikatzen, kapitalaren logikan besteon bizitza azken baten 'nori ardura jako?'.
Sistema kapitalista eta neoliberalaren aurrean bizitzearen zentzuaren galerea eta biolentzia estrukturalaren gordintasuna zigorbakotasun osoz agiri dira. Ekonomia alkarbizitzea barrizteko bitarteakoa izan behar da, ez xedea, jardunaldion antolatzaileen ustez. Horregaitik, Kenneth Boulding (1910- 1993) ekonomista eta bakezaleak egindako ekarpenak gogoratu nahi ditue jardunaldiotan, hau da, baliodun baina trukerako monedarik bako boterearen azterketea, Bakearen boterea.
Bakeak badu lekurik kapitalismoan? izeneko tailerrak edegiko ditu jardunaldiak, 11:00etan. Gerran oinarritzen dan eta bakea errentagarri ez jakon sistema kapitalistearen logikea agirian itxi eta botere eratzailea landuko dabe. Arrastian, 16:00etan beste tailer bat atondu dabe: Gu subjektu gisa [garen subjektua] eta bakegintza. Subjektuaren eta gizartearen arteko loturea jorratuko dabe parte-hartzaileek. Saio biak Elai Alai aretoan egingo ditue, Gernikako Foru Plazan.
Apirilaren 25ean, Boterea eta Bakea. Bake-ekonomia. Bakearen Boterea berbaldia eskainiko dabe Santiago Alba Rico Túnez, la revolución eta B-52 liburuen egileak eta Yayo Herrero Lópezek, Fuhem (educación + ecosocial) erakundearen zuzendariak. Ostean, 12:00etan, Gaitasun eratzailea berreskuratzeko tailerra dalakoari ekingo deutsie. Astra kultura sormen lantegia izango da jardunaldien egoitzea eguenean.
Barikuan, Gernikako Bakearen eta Berraskidetze Sariak emongo ditue Lizeon antzokian, 12:00etan. Aurten Jesus Egiguren eta Arnaldo Otegi politikariak eta Brasilgo MSTko Movimiento dos Trabahladores rurais Sem Terra taldeak jasoko ditue sariak.
Amaitzeko, Gernikako bonbardaketearen 76. urteurrena gogoratzeko lau minutuko geldiunea egingo dabe, eta ostean orduko biktimen aldeko eleizkizuna eta lore eskaintzea, Zallo kanposantuan.
Jardunaldien egitarau osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!