Hemen da Xabier Lete Nazinoarteko II. Poesia Saria

Bizkaie! 2013-04-23 12:20   Kulturea

Martxan da Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko II. Poesia Saria. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu barri ditu edizino honetako oinarriak. 2013ko urriaren 14a arte bialdu daitekez lanak. Irabazleak 10.000 euroko saria jasoko dau.

Martxan da Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko II. Poesia Saria. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu barri ditu edizino honetako oinarriak. 2013ko urriaren 14a arte bialdu daitekez lanak. Irabazleak 10.000 euroko saria jasoko dau.

Xabier Lete (Oiartzun 1944-Donostia 2010) poetearen omenez, haren oroimenez, sortu eban saria Gipuzkoako Foru Aldundiak. Urte birik behin antolatzen da, eta aurten bigarren aldia da. Aurrekoan, Karlos Linazasororen Ezer gehiago behar gabe lana saritu eban epaimahaiak.

Euskeraz idatzitako lan barriak eta jatorrizkoak sarituko ditue. Aurreko edizinoetan saritutakoek ezin dabe parte hartu. Testuak gai, neurri eta errima librekoak izango dira, eta 800 lerro izan beharko ditue gitxienez. Argitaratu bako beharrak izango dira, halanda be aldizkarietan, antologietan edo sarean argitaratutako poema-bildumak be onartuko dira, beti be bilduma horreen %10 baino gitxiago emon bada.

Lanak aurkezteko azkenengo eguna 2013ko urriaren 14a da. Sariaren irabazlea 2014ko zezeilean jakinarazoko da. Saritutako obrea poesian espezializatutako argitaletxe batek argitaratuko dau.

Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko II. Poesia Sariaren ganeko argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu