'Enbata' aldizkariak webgunea estreinau dau
2013-04-22 14:06Enbata aldizkaria aurrerantzean Interneten be irakurgai izango da, www.enbata.info gunean. 50 urte bete barri dituan agerkaria aurrerantzean astekaria barik, hilabetekaria izango da.

Enbata aldizkaria aurrerantzean Interneten be irakurgai izango da, www.enbata.info gunean. 50 urte bete barri dituan agerkaria aurrerantzean astekaria barik, hilabetekaria izango da.
Webguneak aktualidade abertzale eta progresistea lantzen dau, hilero kaleratzen dan papelezko Enbata segidu eta osotzeko. Lau atal ditu gunean: Ulertu, Iritzia, Eztabaida eta Tartaro. Lehenengo atalean gizartea, politika, ekonomia eta kultureari buruzko albisteak batzenditue; bigarrenean, eretxi artikulua sareratuko dira; hirugarrenean, gai zehatz baten ganeko gogoetak; eta, azkenengoan, marrazkiak eta bitxikeriak.
Aldizkarian lez, frantsesa nagusi izan arren, euskerazko testuak be topauko doguz Enbata.info-n. Azkenengo bost bat urteotako astekari guztiak ipini ditue irakurgai Interneten, eta laster dan-danak egongo dira.
Enbata 1960an sortu zan, ordutik bi mila zenbakitik gora argitaratu ditue. 1968tik aurrera astekari bihurtu zan, eta orain atzera be hilero kaleratuko dabe, hasiera-hasieran lez. 1974an Frantziako barne ministroak agerkaria galarazo eba, “urralde nazionalaren osotasunari erasotzea leporatuta. Bederatzi hileren ostean barriro be martxan ipini eben.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!