Bizkaia musika industriaren erdigunea izango da zemendian, Bizkaia International Music Experience topaketeari esker

Dabi Piedra 2013-04-22 15:36   Musikea

Last Tour Internationalek antolatuta eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, zemendiaren 19tik 23ra egingo da topaketea BEC erakustazokan. Musikearen alorrean Bizkaia erreferente bihurtzea, bertoko musika industriari nazinoarteko atea zabaltzea eta ekonomiari bultzadea emotea dira helburu nagusiak.

Mundu zabaleko artistak eta musikearen alorreko profesionalak batuko dituan ekitaldia izango da BIME baina, era berean, zaleentzat be hitzordu erakargarria izatea nahi dabe. Holan, punterengo taldeen kontzertuak eta profesionalentzako jarduerak buztartuko ditue. Last Tour Internationalek antolatuta eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, zemendiaren 19tik 23ra egingo da topaketea BEC erakustazokan. Musikearen alorrean Bizkaia erreferente bihurtzea, bertoko musika industriari nazinoarteko atea zabaltzea eta ekonomiari bultzadea emotea dira helburu nagusiak.

Bizkaiko Foru Aldundiko ekonomia sustapeneko diputadu Imanol Pradalesek adierazo dauanez, Bizkaia International Music Experience topaketa barritzailea eta nazinoartekoa izango da, musikearen esparruan Bizkaia leku egokian kokatu nahi dogu. Aurten lehenengo aldiz antolatuko dabe BIME, baina aurrerantzean, urtero egitea da asmoa. Pradalesen arabera, helburu ugari daukaz topaketeak: Batetik, epe ertainean musikearen alorreko erreferentzia bihurtu gura dabe Bizkaia, bestetik, Euskal Herriko musikariak eta industria musikala aintzat hartu nahi ditue eta, ganera, tamainu horretako ekitaldi batek eukiko dauen eragin ekonomikoa be kontuan hartu dabe. Pradalesen ustez, BIMEk sektore askori eragingo deutse, ostalaritzan, hoteletan eta abar. 18.000 bisitari espero ditue, hau da, 2.000 profesional eta ganerakoak publiko arrunta. Foru Aldundiak 500.000 euro ipiniko ditu eta, gure kalkuluen arabera, 4 miloe euroko eragin ekonomikoa eragingo dau BIMEk, gure inbersinoa halako zortzi. Dana dala, topaketearen aurrekontua, guztira, miloe bi eurokoa izango dalakoan dagoz. BEC erakustazokako hiru pabilioi hartuko ditue, bost eszenatoki egongo dira. BEC birmoldaketa prozesuan dagoanez, eskaintzea zabaldu egin dau eta, orain, errezagoa da holako ekitaldiak hara eroatea.

Erakustoki eta topaleku izango da Bizkaia zemendian, musikarientzat, zaleentzat eta eragileentzat, adierazo dau Pradalesek. Last Tour Internationaleko Alfonso Santiagok ganeratu dauenez, jaialdia baino gehiago da, topaketa mistoa da: hau da, alderdi profesional bat egongo da eta beste alderdi bat zaleentzako, baina gura izan ezkero publikoak profesionalakaz hartu-emonak izango ditu. Zehatz esateko, lehenengo hiru egunak izango dira profesionalentzat, zemendiaren 19tik 21era. Berbaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak eta abar egongo dira eta itxaroten dituen 2.000 profesionalen arteko hartu-emonak erraztuko dira. Antolatzaileen asmoa da, eragileak alkarregaz hartu-emonetan ipinteaz ganera, nazinoartean egiten diran jaialdi, azoka eta abarren aurkezpenak be BECen egitea.

Zemendiaren 22 eta 23an, publikoarentzako egunak izango dira. Batik bat, kontzertuak antolatuko ditue, nazinoarteko talde entzutetsuenetako batzuekaz. Bestelako jarduerak be egongo dira, esate baterako, nazinoartean ezagunak diran personen arteko solasaldiak. Bost eszenatoki egongo dira eta bat euskal musikarientzat gordeta egongo da. Beste baten, herrialde konbidatu bat eukiko dabe. Lehenengo ekitaldiko herrialde konbidatua zein izango dan edo ze musika taldek joko daben ez dabe aurreratu antolatzaileek, nahiago dogu topaketearen asmo nagusiak eta egiturea azaldu, orain hori da inportanteena, izenak esaten hasten bagara, BIMEren benetako funtsa estaliko dau horrek, azaldu dau Alfonso Santiagok, aurrerago joango gara izenak emoten, baina ziurtatu geinke punta-puntako gonbidatuak izango doguzala.

2.000 profesional erakarri gura ditue, bertokoak zein atzerrikoak eta, ondo bidean, Bizkaia musikearen industrian erreferente bihurtuko da. Gaur egun, musikeak loturea dauka teknologia barriakaz, modeagaz, komunikazinoagaz eta abar, alor askotako adituak izango doguz, aurreratu dau Santiagok. BECek aukera zabala emoten dau holako ekitaldi erraldoi bat antolatzeko, ganeratu dau. Publikoa erakarteko, prezio merkeak ipiniko ditue, 16.000 lagun espero doguz kontzertuetan, 5. pabilioian, hau da, Bizkaia Arenan barik albokoan. BEC izango da BIMEren erdigunea, baina topaketea Bizkaia osorako motorra izatea gura dabe. Pradalesek aurreratu dauenez, Bilbon edo Getxon be jarduerak egongo dira.

Informazino gehiago, hemen: www.bime.net

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu