Txuma Murugarrenek 'Hemen beharko luke' diskoa aurkeztuko dau
2025-10-02 08:00 MusikeaBilboko Kafe Antzokian, hilaren 23an.
Txuma Murugarrenek ez dau aurkezpen handirik behar, haren ibilbideari 90ko hamarkadan emon eutson hasierea Sasoi Ilunak talde ospetsuaren sortzaile eta partaide bezela eta 2000tik aurrera, bakarlari moduan. Urrian kaleratuko dau bakarkako hurrengo diskoa Hemen Beharko Luke izenburupean. Aurrerapen kantua be aurkeztu dau, Ez naiz (Iñigo Aranbarri/Txuma Murugarren) izenekoa.
Nire Leihoak 2000an argitaratu ebanetik, hamabi disko sortu ditu bakarka, besteak beste, Hegazkinen Arima, Gauak, Neskak eta Maletak, Nire Anaiaren Kotxeko Argiak, Hau edo Nick Caveren omenez egindako Gautegia lako lanek artista heterodoxo baten lana bermatzen dabe.
Musika elektronikoaren sortzaileakaz be kolaboratu dau Templar & Birdygaz eta itzultzaile bezela be ibili da Lou Reed, Mila Esker edo Gautegia diskoetan. Sortzaile emonkor eta etenbakoa da, euskal musikearen eta kulturearen barruan figura garrantzitsu eta originalenetakoa.
Hemen Beharko Luke diskoa Mutrikun (Gipuzkoa) grabau da hainbat saiotan eta Murugarrenek berak produzidu dau, Miguel Ramirez eta Ekaitz Hernandezegaz batera. Rafa Acevesen laguntzea izan dau pianoan eta Natxo Beltranena baterian. Tronpetan Juan de Diegoren laguntzea izateaz gan, izaera elektronikoa nagusitzen da barriro be Lagunak Joanen edo Ez Amore Eman lako kantuetan.
Kontuak kontu, urriaren 23an aurkeztuko dau diskoa Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltzan. Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
