Alos Quartetek 'Mode' abestiaren bideoa aurkeztu dau
2025-10-06 12:55 MusikeaDonostiako Musika Hamabostaldiaren barruan Arantzazun emondako kontzertuarena.
Alos Quartetek abuztuaren 21ean Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan Arantzazuko Santutegian eskainitako kontzertuaren Mode abestiaren grabaketea eta bideoa kaleratu dau.
Hariz Harri izenburupean sortutako ikuskizunean, taldeak hiru belaunalditako euskal kantarien kolaborazinoa izan eban. Halanda ze, ondoko musikariek parte hartu eben: Natxo de Felipe, Olaia Inziarte, Gorka Urbizu eta Amorante. Arantzazu lepo bete eben, izan be, 1400 entzule izan ziran.
Bestalde, Alos Quartet biran jarraitzen dau. Aste honetan Alemanian izango da Müsterland Festival jaialdian kontzertu bi eskainiz.
Fitxa artistikoa
- Alos Quartet: Xabier Zeberio, Francisco Herrero, Lorena Núñez eta Alejandro Saúl.
- Konbidaduak: Natxo de Felipe, Gorka Urbizu, Olaia Inziarte, Amorante, Iñar Sastre, Bixente Martinez, Ivan Alzate, Amaia Elizaran eta Iñigo Egia.
- Musikea: Bixente Martinez.
- Berbak: Jon Sarasua.
- Zuzeneko Soinua: Unai Mimenza.
- Argiak: Carlos Solano.
- Bideoa: Aitor Arruti.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!