'Begien indarra', Julieren euskerazko lehen kantua

Bizkaie! 2025-10-03 12:21   Musikea

Gaur, urriak 3, plazaratuko da Begien indarra.

Julieren, Iparraldeko kantariaren single barria, bere ibilbidean aurrerapauso garrantzitsua emoten dauena: euskeraz.

Begien indarra pop doinu intimo eta emozionaleko kantua da, begiradea hizkuntza unibersala dala azpimarratzen dauena. Kantuak erakusten dau zelan begiradek maitasuna, mina, itxaropena edo agurrak adierazo leikien, berbek baino harago.

Lan honegaz, Juliek euskerearen aurreko eta euskal kulturearen aurreko loturea indartu eta proposamen fresko eta sentikorra eskaintzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu