Xabier Aburruzaga, Feten Feten, Haize Arrosa & Faltriqueiras eta Karmento gure artean izango dira

Bizkaie! 2025-10-07 08:05   Musikea

XIII. Aitzina Folk, urriaren 11tik abenduaren 28ra.

Oskarbi, Xabier Díaz & Adufeiras, El Nido, Deira eta Doolin talde frantziarrak osotuko dabe aurtengo egitarau zabala.

Aitzina Folk Jaialdi Solidarioaren XIII. edizinoak nobedade ugari dakarz. 20 kontzertu eta jarduera baino gehiago egongo dira, hain zuzen, gorantz doazen eta sendotuta dagozan taldeen kontzertuak eskainiko dira. Emakume artistei bultzada berezia emongo jake eta umeentzako jarduerak, kalejirak, folk eskoletako ikasleen topaketak, tailerrak eta peninsula osoko ytaldeen presentzia nabarmena izango da.

Jaialdiaren programazino osoa Arabako Aldundiaren prentsa aretoan aukeztru dabe Gasteizen. Estadu mailan folk musika eta kultura tradizionala zabaltzeko erreferentziazko ekitaldi bihurtu da Aitzina Folk. Kontzertuak eta tailerrak zemenditik abendura bitartean egingo dira Gasteizko hainbat agertokitan. Sarrerak eskuragarri dagoz hemen.

Egitaraua urriaren 11an, zapatuan, 19:00retan, hasiko da Gasteizko Santa Maria Katedralean, Ziza Folks taldearen eskutik. Maialen Fernández, Miren Eeles eta Ane Belen Ruiz gasteiztarrek osotutakoa. Musika klasikoan zein folk musikan hezitako hiru interprete horreek askatasunez adierazoteko esparru abegitsua topau dabe. Jam sessions eta musika topaketetan bat egin dabe, folkagazko pasinoa eta honek irudikatzen dauena konpartiduteko. Taldeak komunidadean esperientzia hurbil eta atseginak sortzeko asmoagaz ekin deutso bere ibilbideari, folk zelta eta iberiarreko abesti tradizionalak bersionauta batez be. Halan da be, Ziza folksen eragin musikalak euskal, galiziar, eskoziar, bretoi eta irlandar tradizinoa be hartzen dau.

Patxi Villen jaialdiaren sortzaile eta zuzendariak gogoratu dauenez, Aitzina Folkeko jatorrizko helburuak orain hamabi urtekoak dira: musikea, folka eta kultura tradizionala zabaltzea, eta ataxia telangiektasia ikertzen laguntzea. Gaixotasun arraroa, genetikoa, multisistemikoa eta neurodegeneratiboa da, tratamendurik eta sendabiderik gabea, eta gitxitutako desgaitasun fisiko larria eragiten dau.

Madrilen eta Bartzelonan gaixotasun hori ikertzeko egiten dabizen ikerketak be aitatu ditu. Aurten, ataxia telangiektasiari buruzko lehen gidea argitaratu dabe espainieraz, osasun-langileentzat, pazienteentzat eta hareen familientzat egindako jarduera-protokoloak jasoten dituena. Era berean, TopaFolk Musika Eskolen Topaketearen hamargarren urteurrena azpimarratu dau. Barrikuntzatzat, ikasleek urte honeetan guztietan interpretau dituen abestiak batzen dituan errepertorioa joko dabe.

 Aurten, 2025eko urriaren 6tik aurrera, 100 abonu eskuragarri egon dira dira, jaialdiaren ordainpeko kontzertu guztiak barrubatzen dituana. 100 euroko prezio berezian (salmentako lehen aste bietan eskaintza hori egingo da, 190 €ko balioa daben 11 kontzertu eskainiko dira). Urriaren 20tik aurrera, 140 €ko abonuak egongo dira eskuragarri. Abonu horreek eta banakako sarrerak jaialdiaren www.aitzinafolk.org webgunean erosi daiteke.

110 talde eta artista baino gehiago igaro dira jaialdiaren agertokietatik aurreko hamabi edizioetan, 36.000 ikusle baino gehiago (3.500 inguru, 2023an) eta 270.000 euro baino gehiago batu dira ataxia telangiektasia (AT) ikertzeko.

Patxi Villenek, jaialdiaren sortzaile, zuzendari eta ataxia telangiektasia dauen pertsona baten aitak jaialdiaren helburuaz egin dau berba: Aitzina Folk musikariz eta bolondresez osotutako talde bat gara, musika mota honegaz gozetan dauena. Gure seme-alaben gaixotasuna ikertzeko dirua batu nahi gendualako sortu genduen, baina aldi berean, herritarrei ekitaldi kulturalak eskaintzea zan gure asmoa. Beraz, eskerrak emon nahi deutsegu urtero posible egiten daben guztiei: ikusleei, bolondresei, babesle eta laguntzaileei, komunikabideei eta osabide bat topetako geugaz burrukatzen dauen jenteari.

2010ean sortutako Aitzina Lan Taldea da atontzaileen parte, ataxia telangiektasia dabenei eta euren familiei Euskal Herriko tokiko ikuspegi batetik laguntzea dau helburu eta Aefat estatuko erakundean barrubatuta dago. Jaialdia izen handiko beste jaialdi bigaz senidetuta dago: Caceres Irish Fleadh eta Burgoseko Babieca Folk.

Aitzina Folk Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Laboral Kutxak, Vital Fundazioak, Santa Maria Katedrala Fundazioak eta Rural Kutxak babesten dute. Horrez gain, Ideolabek, EventoKit, Izaskun Arrue Kulturguneak, Radio Vitoria, Diario Noticias de Alava, Cadena SER, Taldegunek, Gauekoak, LABEk, Artepan, Eusko Label, Jimmy Jazz aretoak, Eukeni Txakoli, La Gisteria, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa, Luis Aramburu Musika Eskola, Gasteizko Folklore Akademia, Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioa, Folk Eskola, Hala Bedi Taberna, Falerina Taberna eta Jaizki Fontaneda Fotografiak kolaboratzen dute.

Babesleak

Hiru erakunde nagusiek parte hartu dabe aurkezpenean eta ekimena goraipatu dabe. Ana del Val Sancho Kultura eta Kiroleko foru diputaduak holan deskribidu dau jaialdia: Aitzina Folk: kultura kausa solidario baten zerbitzura zelan jarri daitekeen erakuslea da. Sonia Diaz de Corcuera Gasteizko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak ondokoa zehaztu dau: jaialdia aurrera eroateko egindako lana zoriondu eta boluntarioen lanari balioa emon deutso. Azkenik, Ana Lopezek, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapeneko zuzendariak, eragile publiko eta pribatuen arteko lankidetzea nabarmendu eta musika tradizionalaren zein folkaren aldarrikapenaren garrantzia azpimarratu dau. Babesleen eta laguntzaileen aldetik, Kepa Ortiz de Urbina musikari eta Laboral Kutxako Babesletza eta Gizarte Ekintza arduradunak hartu dau parte aurkezpenean eta TopaFolk Musika Eskolen Topaketearen hamargarren urteurrena eta folk interprete barriakana hurreratzearen garrantzia azpimarratu ditu. Bestalde, Arantxa Ibañez de Opacuak, Vital Fundazinoko zuzendariak jasangarritasuna eta genero bardintasuna jaialdiaren balioak nabarmendu ditu, eta, era berean, zehaztu dau gaixotasun arraroak ikertzearen garrantzia eta Aitzina Lan Taldeak bolondresen bidez egiten duen lana.

Xabier Aburruzagak pieza bat interpretau dau prentsaurrekoaren hasieran. Trikitilariak Mendizorrotzako kiroldegian emongo deutso amaiera jaialdiari abenduaren 28an, Feten Feten taldeagaz batera. Musikariak lehen aldiz aurkeztuko dau Bask diskoa, 13 konposizino barrigaz. Trikitilariak nabarmendu dauenez, nire ibilbideko kontzertu berezienetako bat da, izan be, Xabier Zeberiok eta ikuskizuna gorpuzten daben talde koreografikoak parte hartuko dabe. Feten Fetenegaz alkarlanean abesti bat joko dauela autortu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu