Euskadiko Orkestrea Iruñeko Baluarten izango da urriaren 3an eta Bilbon 4an
2025-10-02 07:52 Musikea2025/26 Denporaldi Sinfonikoari ekin deutso Berlioz / Ravel izeneko kontzertu-programeagaz.

Stefan Blunierrek zuzendutako kontzertuak datozen egunotan izango dira ohiko lau uriburuetan: irailaren 29, Gasteizko Jesus Guridi Konserbatorioan; martitzen eta eguaztenean, irailak 30 eta urriak 1, Donostiako Kursaal Auditoriumean; barikuan, urriak 3, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; eta zapatuan, urriak 4, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kontzertu guztiak 19:30ean hasiko dira.
Euskadiko Orkestrearen Denporaldi barrian, programeak protagonismoa ahotsari emongo deutso. Lehenengo, ahots solisteari, Miren Urbieta-Vegaren ahotsari. Hector Berliozen Herminie lanean solistea izango da euskal sopranoa. Frantziarrak gaztaroan idatzitako obra hau eta sinfonia fantastikoaren melodia ospetsuetako batzuk aurreratzen dituan eszena lirikoa da. 2014an, Viñas lehiaketea irabazi ebanetik, Urbieta-Vegaren ahotsa ohikoa izan da Espainiako antzokietan: Bartzelonako Liceu, Madrilgo Teatro Real edo Oviedoko Operan, adibidez. Baina, opera arloko errepertorioko titulu nagusietan parte hartzeaz gan, abeslari donostiarrak beti gorde izan dau bere lanaren zati bat euskal konpositoreen musikea defendiduteko eta, horren ondorioz, baten baino gehiagotan, bere jarduerea Euskadiko Orkestrearenagaz lotuta egon izan da.
Bigarren zatian, orkestreak Landarbaso Abesbatzagaz bat egingo dau. Errenterian egoitzea dauen Gipuzkoako abesbatza nagusi honek nazinoarteko ia 20 sari eskuratu ditu eta azkena abuztuan jaso eban Tokion. Orkestreak eta abesbatzak alkarregaz Maurice Ravelen sorkuntza-lan handienetako bat interpretauko dabe: Daphnis et Chloe ballet sinfoniko-korala. 1912an estreinau eban Errusiako Ballet ospetsuek eta partitura horregaz nire amesetako Grezia leial birsortzea lortu nahi izan eban Ravelek. Obra eszeniko legez arrakasta handirik lortu ez baeban be, laster jaso eban orkestra baten erabilera birtuosoagaz lotutako autortzea. 2025ean, Ravel jaio zaneko 150. urteurrena ospatzen gagoz eta ziburutarra Euskadiko Orkestrearen ibilbidean oinarrizko egilea izan danez, haren musikeak leku garrantzitsua beteko dau Denporaldi barri honetan. Gasteizen Ravelen obra honen abesbatzarik bako bersioa interpreta interpretauko da, Konserbatorioaren eszenatokiaren espazio-arrazoiakaitik.
Stefan Blunier zuzendari suitzarra, Portoko Casa da Musicako maisu titularra eta erromantizismo osteko errepertorioan aditua, izango da zeremonia-maisua.
Fitxa teknikoa
- Stefan Blunier, Zuzendaria.
- Miren Urbieta-Vega.
- Landarbaso abesbatza.
- Euskadiko Orkestra.
Egitaraua
H. Berlioz
Herminie [21']
M. Ravel
Daphnis et Chloé [50']*
*Gasteizen abesbatza bako bersinoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!