Olaia Inziartek hiru kantu barri dakarz
2025-10-01 12:55 MusikeaOronoz-Mugairiko Olaia Inziartek Zerrautsaren unibersoa zabaldu dau.

Urtea amaitu aurretik kaleratuko diran hiru abesti barri argitaratuta. Ez da itxiera bat, zabaltsuna naturala baino, proiektuari zehetasun eta emozino berriak emoten deutsozan geruza osogarri bat. Gainera, kaleratze horregaz batera, binilo berezi bat argitaratuko da -kontzertuetan eskuragarri –, abesti horreek obrako zati bereizgatxa baitira.
Aitatutako hiru abestiak ondoko egunetan ezagutarazoko dira:
- Rita: irailaren 30ean.
- Egiegia: urriaren 14an.
- Bildotsa: urriaren 28an.
Kapitulu honen aurkezpena hiru kontzertu berezitan egingo da agertoki enblematikoetan
Lehenengoa, zemendiaren 15ean izango da, oraindino iragarri barik dagoan areto batean eta topaketa sorta honi hasierea emongo deutso. Jarraian, erreferentziazko antzoki bitan joko dau: abenduaren 18an, Bilboko Campos Eliseos Antzokian eta abenduaren 27an, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Gauero esperientzia parebakoa izango da, Zerrautsa bere bersinorik osotuenean erakusteko pensauta, obrearen indar emozionala indartzeko diseinautako eszenaratzeagaz.
Bilbo eta Donostiarako sarrerak salgai dagoz ohiko bideetan. Kontzertu horreekaz eta binilo edizino bereziagaz, Olaia Inziartek Zerrautsa topetako konbita egiten deusku, eten barik eraldatzen dagoan obra bizi legez, entzunez ez eze esperientzia estetiko eta kolektibo legez konpartiduten dana.
Kontzertuak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!