Eskafandra taldeak gaur, hilak 3, aurkeztuko dau lehenengo diskoa

Bizkaie! 2025-10-03 10:22   Musikea

Taldeak ikus-entzunezko uniberso propioa sortu nahi dau.

Eskafandra 2024ko udabarrian sortu zan, Joseba Iturraspe (McOnak) eta Iban Martin (Raimundo El Canastero, Sustrajah Band) musikarien alkarlanaren ondorioz, poparen egitura klasikoak eta sonoridade garaikideak buztartzen dituan proiektu ausarta.

Taldean Maren Seijo (bateria), Maider Zubizarreta (tekladuak) eta Elena Lezaun (bajistea) dira baina aurrerago batu dira beste bi eta bost musikariz osotutako taldea da orain. Eskafandra taldearen musikea pop, rock alternatibo eta elektronikaren arteko fusinoa da, tekladu eta sintetizadoreen koloreakaz eta atmosfera emozional sakonakaz. Letrak Joseba Iturraspek idatzitakoak dira: poetikoak, sinbolismoz betetakoak eta itsas iruditeria nagusi diralarik, norberaren eta gizartearen arteko tensinoak eta kontraesanak aztertuz.

Taldeak ikus-entzunezko uniberso propioa sortu nahi dau, soinua, irudia eta zuzenean eskaintzen daben esperientzia buztartuz. Udagoien honetan, hamaika abestiz osotutako lehen lana, Eskafandra, aurkeztuko dabe eta dagoeneko lau aurrerapen-abesti plazaratu ditue (Azken Oroigarria, Arrakasta, Eskafandra, Tabernako Argiak). Abesti horreek bideoklipakaz batera argitaratu dira eta taldearen uniberso estetikoa eregite lagundu dabe.

Taldeak izen bereko bere lehen diskoa aurkeztuko dau bariku honetan, urriaren 3an, danok jantzan jarteko gogoz: Eskafandra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu