Ander García lekeitiarra eta Francisco Javier Beotegui getxoztarra, Bizkaidatz literatur lehiaketako saridunak
2013-04-24 11:39 sariak-autortzakLiburuaren Nazinoareko Egunagaz egunagaz bat etorriz, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz literatur lehiaketaren sariak emon zituan martitzenean, apirilak 23. Bosgarren edizinoko saridunak Ander García Badiola lekeitiarra eta Francisco Javier Beotegui Zubizarreta getxoztarra izan dira.
Liburuaren Nazinoareko Egunagaz egunagaz bat etorriz, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz literatur lehiaketaren sariak emon zituan martitzenean, apirilak 23. Bosgarren edizinoko saridunak Ander García Badiola lekeitiarra eta Francisco Javier Beotegui Zubizarreta getxoztarra izan dira, euskeraz eta gaztelaniaz, hurranez hurran.
Josune Ariztondo Kulturako Foru diputaduak banatu zituan Bizkaidatz lehiaketako sariak, Bizkaiko Foru Liburutegiko areto nagusian.
Bizkaidatz sariketeak literatur kontakizun biren hasierea proponiduten dau, bata euskeraz eta bestea gaztelaniaz. Lehiaketan parte hartu dabenek ondoko lanak amaitu behar izan ditue: euskeraz, Goizalde Landabasok hasitako Memoriaren mutazioa istorioa, eta gaztelaniaz, Juan Carlos Márquezek landutako Donde ya solo hay mar kontakizuna. Danetara, 61 parte-hartzaile izan dira, 45 gaztelaniaz, eta 16 euskeraz.
Atal bakotxean hiru saridun egon dira. Euskerazko atalean, lehenengo saria Ander Garcia Badiola lekeitiarrak irabazi dau, Manuel Sorondo Baltasar tolosarra izan da bigarrena, eta finalista, Elene Etxaniz Agirre bergararra.
Gaztelaniazko kontakizunen artean, Francisco Javier Beotegui Zubizarreta getxoztarrarena izan da irabazlea; Yolanda Maurelo Escuderorena, bigarrena; eta, finalistea, Oscar Alonso Alvarezen lana. Bai euskeraz bai gaztelaniaz, lehenengo saridunek 1.500 euro jaso ditue, eta bigarrenek, 500 euro. Saritutako kontakizun guztiak argitaratuko ditue.
Bizkaidatzeko euskerazko epaimahaikoak David Tijero Osorio eta Iñaki Mendizabal izan dira, eta Esther Zorrozua eta Seve Calleja, gaztelaniazkoak.
Lehiaketeak helburu nagusi bi ditu; alde batetik, bizkaitarren sorkuntza gaitasuna bultzatzea eta sustatzea, eta, beste aldetik, efemeride bi ospatzea, Liburutegien Nazinoarteko Eguna, urriaren 24an, eta Liburuaren Nazinoarteko Eguna, apirilaren 23an, hain zuzen be
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!