Alain Urrutia artista bilbotarrak erakusketa bat edegiko dau Pekinen zapatuan

Bizkaie! 2013-04-24 10:53   Kulturea

Alain Urrutiak (Bilbo, 1981) bakarkako erakusketa bat eskainiko dau bere pinturakaz Pekingo EGG Gallery arte-galerian, MA Studio erakunde txinatarrak Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz sustatutako Goazen Txinara! programan parte hartu eta gero.

Txinan bakarka erakusten dauen egitasmo horretan bekadun izandako lehen artistea da Urrutia, eta bere erakusketa, Gazing Again izenburupean, bagilaren 27ra arte egongo da ikusgai.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez, erakusketan, Pekingo MA Studioa-n egin dauen egonaldian sorturiko pinturak izango dira ikusgai, tartean formatu handiko eta txikiko margolanak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu