Mafalda Arnauth kantariak zabalduko dau eguaztenean Noites de Fado zikloa

Bizkaie! 2013-04-23 15:50   Musikea

Bost kontzertuk osotuko dabe Noites de Fado II. BBK Zikloa, apirilaren 24tik bagilaren 19ra arte. Mafalda Arnauth, Katia Guerreiro, Joâo Braga, Custódio Castelo eta Carminho kantariak izango dira aurtengo protagonistak Bilboko BBK Salan.

Bost kontzertuk osotuko dabe Noites de Fado II. BBK Zikloa, apirilaren 24tik bagilaren 19ra arte. Mafalda Arnauth, Katia Guerreiro, Joâo Braga, Custódio Castelo eta Carminho kantariak izango dira aurtengo protagonistak Bilboko BBK Salan.

Zikloak igaz izandako arrakastea izan dau gogoan BBK Fundaizinoko Gorka Martinezek, halanda ze, aurton bersino zuzendua eta zabalagoa prestau dabela. Mafalda Arnauth kantaria izan dau alboan prentsaurrekoan. Arnauthek berak edegiko dau Noites de Fado, apirilaren 24an, 20:00etan.

Fadoa, musika egiteko modu bat baino, munduan egoteko modu bat, biziteko modu bat da, Arnauthentzat. Disko barria prestatzen dabil kantari portugesa, baina Bilboko kontzertuak orai arte sortutako piezak izango dira ardatza. 'The best of' emonaldia egingo dot, nire lehenenaldiagaz bat egingo dot, orain arte eregitako unibersoagaz, azken baten, azaldu dau.

Lisboan jaio zan 1974an.1995ean, Joâo Bragak konbidauta, fado kantari handiekaz Sâo Luís antzokian kontzertua egin ostean ibilbide arrakastatsua hasi eban. Ordutik makina bat emonaldi eskaini ditu Europa osoan. Eguaztenean, Bilbon, Hugo Alfonso (gitarra portugaldarra), Nelson Aleixo (biolea) eta Fernando Judice (bajua) musikariekaz batera izango da eszenatokian.

Maiatzaren 8an Katia Guerreiro igongo da oholtzara. Haren ahots sakonak Pedro Castro, Joâo Veiga eta Francisco Gaspar musikariak izango ditu lagun. Joâo Bragaren poesia eta kantetako grinea maiatzaren 22an ailegauko dira BBK Salara, harek be hiruko taldea dakar: Jose Luis Nobre Costa (Lisboako gitarrea), Jaime Santor Jr. (biolea) eta Joel Pina (bajua).

Bagilean emonaldi bi egongo dira, bata Cusodio Castelorena, 5ean, eta bestea, Carminhorena, 19an. Saio guztiak Bilboko BBK Salan izango dira, 20:00etan. Sarrerak salgai dagoz, www.bbk.es gunean edo orotariko kutxazainetan, 22 euroan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu