Marraz(i)Oak ilustraile barrientzako topeketetan izena emoteko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2013-04-25 11:57   jardunaldiak

Marraz(i)Oak lustratzaile Barrien V. Topaketak antolatu ditu Galtzagorri alkarteak, Baztertuak. Album mutuak sortzeko tailerra lelopean. Irailaren 16tik 19ra bitartean egingo dira jardunaldiak Donostiako Artelekun. Izen-emotea bagilaren 15ean amaituko da.

Marraz(i)Oak lustratzaile Barrien V. Topaketak antolatu ditu Galtzagorri alkarteak, Baztertuak. Album mutuak sortzeko tailerra lelopean. Irailaren 16tik 19ra bitartean egingo dira jardunaldiak Donostiako Artelekun. Izen-emotea bagilaren 15ean amaituko da.

Harkaitz Cano idazlea eta Ignasi Blanch ilustratzailea izango dira aurtengo irakasleak. Album mutuak sortzeko teknikak ikasi eta aztertuko dira. Bazterketa modu barriekaz zerikusia daben zortzi album mutu sortu nahi ditue tailer honetatik abiatuz, 14 orrialde bikotx, azala, ataria, guardak, estalkia eta kontrazala.

Danetara, zortzi ilustratzailek hartuko dabe parte topaketetan. Parte hartzeko beharrezkoa izango da Euskal Herrikoa izatea, eta Galtzagorriko bazkide eta Euskadiko Ilustratzaileen Alkarteko bazkide izatea balorauko da. Parte-hartzaileek gitxienez liburu bat argitaratua izan beharko dabe.

Jardunaldietan osotu nahi daben proiektu personalaren eta albumean landu gura daben gai zehatzaren azalpena be bialdu behar ditue. Album horren orrialde bi guztiz amaituta izan behar ditue. Epaimahai batek egingo dau aukeraketea.

Horrezaz gan, curriculuma, NANaren kopia bat, posta elektronikoaren helbidea eta telefono zenbakia aurkeztu behar dira. Dokumentazino horren guztiorren hiru kopia, CD formatuan, Galtzagorri alkartera bialdu veharko ditue: Zemoria, 25-behea, 20013-Donostia

Izena emoteko epea 2013ko bagilaren 15ean amaituko da. Epaimahaiak garagarrilaren 19an jakinarazoko dau aukeratuen zerrendea.

Informazino eta argibide gehiago behar izan ezkero, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu