Mariasun Landak 'Inurrien Hiztegia' helduentzako liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2013-04-23 13:23   Kulturea

Inurriak dira Mariasun Landaren Inurrien Hiztegia liburuaren protagonista nagusiak. Kontakizun laburrez osotu dau idazle errentiarrak lan barria. Pamiela etxeak argitaratu dau, Kondagintza bilduman.

Inurriak dira Mariasun Landaren Inurrien Hiztegia liburuaren protagonista nagusiak. Kontakizun laburrez osotu dau idazle errentiarrak lan barria. Pamiela etxeak argitaratu dau, Kondagintza bilduman.

Inurriz inbaditutako hiztegia da hau. Den-dena jan zuten eta, gero, hementxe finkatu ziren dino idazleak liburuan. Inurrien gorabeherak azaltzen ditu, gizakienen sano antzekoak, izan be gizakien metaforak dira. Umorea, satirea eta ironia darabilz idazle gipuzkoarrak narrazino laburretan.

Itxuraz irakurteko errazak dira liburuko testuak, baina ipuinak ulertzeko irakurleak gaitasun literarioa beharko dauela azpimarratu eban egileak aurkezpenean. Testuetako batzuk aspaldi idatzitakoak dira, eta beste batzuk oraintsukoak. Sano ondo pasau ei dau kontakizunak idazten, ludikotasunaren aldeko jarrerea defendau eban.

Ume eta gazte literaturako hogeita hamar liburutik gora ditu argitaratutako Landak. Helduentzako liburu bakarra dauka, La fiesta en la habitación de al lado lan autobiografikoa. Inurrien Hiztegia helduentzako idazten dauen jatorrizko euskerazko lehenengo liburua da

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu