Aizkolari, trontzalari eta maratoilarien desafioak, Erandio Goikoa auzoko jaietan

Bizkaie! 2011-08-12 12:07

Erandio Goikoan Andra Mari jaiak ospatuko ditue abuztuaren 14an eta 15ean. Beste urte batzuetan lez, nekazaritza azokea, euskal jantzak eta musikea egongo dira, baina aurton maratoilari, aizkolari eta trontzalarien desafioa egongo da.

Euskal folkaz, kirolaz eta gastronomiaz gozetako egitarau ederra, Bilboko Aste Nagusian

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-08-11 15:49   kulturbiz

Euskal Herriko folkak, kirolak eta gastronomiak leku berezia izango dabe aurten be Bilboko Aste Nagusian. Ehun ekitalditik gora antolatu ditue. Jaietako Saileko Itziar Urtasunek prentsaurrekoan nabarmendu dauenez, Bilboko Aste Nagusia gure folklore eta kirolaren erakusleiho garrantzitsuenekoa izango da aurten bere.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Vera' pelikulearen udako grabazinoa laster amaituko dabe Erronkarin eta Zaraitzun

Bizkaie! 2011-08-11 12:07   Barriak

Garagarrilaren 4an hasi eban Iban Aiestak Vera pelikulearen grabazinoa, eta taldeak laster amaituko ditu udako lanak. Trankil dabilz beharrean, estutu barik, Erronkarin eta Zaraitzun, zuzendariak berak adierazo dauenez. Filmak trashumantzian dabilen artzain baten historia kontetan dau, eta naturea bera da protagonista nagusienetakoa.

Orain dala 25.000 urteko zintzilikarioa topau dabe Irikaitzeko aztarnategian

Bizkaie! 2011-08-11 11:14

Orain dala 25.000 urteko zitzilikario bat topau barri dabe Aranzadi Zientzia alkarteko arkeologoek Zestoako Irikaitzeko aztarnategian. Iberiar peninsulan sekula koba batetik kanpo, aire librean, agertu dan zaharrena da berau. Goi Paleolitiko Gravette sasoikoa da, hain zuzen be. Luzitazko errekarri mehe landua da, hamar zentimetro ingurukoa luzeran, eta laukoa zabaleran; zulotxu bat dauka, kordeltxu bategaz-edo dingilizka eroateko.

'La Chanson de Roland' pelikulea euskeraz estreinauko da Donostian

Bizkaie! 2011-08-10 15:45   Barriak

Barikuan, abuztuaren 12an, euskeraz estreinauko dabe 778 La Chanson de Roland pelikulea. Olivier Van der Zee (Amsterdam, 1969) zinemagilearen lanaren lehenengo emonaldia Donostiako Principe aretoan izango da; ostean, hilaren 19an, Bilbon eta Gasteizen estreinauko dabe.

Zugarramurdiko sorginen akelarreak ezagutzeko bisita antzeztuak

Bizkaie! 2011-08-10 14:42   Kulturea

Iluntzean, sorgin bi akelarrera doaz. Helduenak, esperientzia handikoa, loba gaztearen zalantzak argitzen ditu. Emakumeon alkarrizketearen bitartez, Zugarramurdiko misterio guztiak entzungo ditue bisitariek, ordu eta erdiko ibilbidean. Ilargi betea, sorgiñen larrea izenburupean, Zugarramurdiko Udalak bisita antzeztuak antolatu ditu uda honetarako. Hurrengo bisitea barikuan izango da, abuztuaren 12an, 19:30ean.

Martin Scorsesek George Harrison musikariari buruzko filma estreinauko dau Zinemaldian

Bizkaie! 2011-08-10 13:55   Barriak

Martin Scorsese zinemagile estatubatuarrak Donostiako Zinemaldian egingo dau George Harrison: Living In The Material World lan barriaren Europako estreinaldia. The Beatles taldeko kideari buruzko film dokumentala Zabaltegi-Bereziak sailaren barruan erakutsiko dabe, lehiaketatik kanpo. Beste hamar behar batu ditue aitatutako sailean.

Aste Nagusiko 115.000 programa banatuko ditu Bilboko Udalak

Bizkaie! 2011-08-10 12:40   kulturbiz

Asteon, Bilboko Udaleko Jaietako Sailak 115.000 programa banatuko ditu uriko etxeetan. Banaketea hilaren 11n hasiko da, eguenean. 10.000 egitarau frantsesez eta ingelesez argitaratu dira lehenengo aldiz, kanpoko bisitarientzat. Zabalguneko eta Loiuko aireportuko turismo-bulegoetan, Udaleko informazino puntuan, eta Alde Zaharreko udaltegian egongo dira.

Antonio Lopez pintore espainiarra, irakasle Nafarroako Unibersidadean

Bizkaie! 2011-08-09 15:20   jardunaldiak

Antonio Lopez pintore espainiarrak Figurazinoaren erreferenteak lantegia eskainiko dau bost egunez Nafarroako Unibersidadean, Juan Jose Akerreta eta Jose Maria Mezquita margolariekaz batera. Berrogeita hamar lagunetik gora izan ziran ikastaroan parte hartzeko eskaerea egin ebenak, baina hogeita hamarrentzeko besterik ez da lekurik egon.

Getxoko San Lorentzo azokeak 74 postu izango ditu aurten

Bizkaie! 2011-08-09 14:35   Jan edanak

San Lorentzo azokea egingo dabe eguaztenean, hilaren 10ean, Getxon. Danetara 74 postu batuko dira Biotz Alai plazan eta Algortako Batzokiko patioan, goizeko hamarretatik aurrera. San Nikolas plazan egiten dabilzan lanak dirala-eta, aldatu da lekuz azokea aurten.

Bilbaína alkartearen egoitzea ezagutzeko aukerea, Bilbao Izan programearen eskutik

Bizkaie! 2011-08-09 12:57   kulturbiz

Bilbaína alkartearen egoitzea ezagutzeko aukerea eskainiko dau Bilboko Udalak irailean, Bilbao Izan programearen bidez. Bisita gidatuak irailaren 5ean hasi eta urriaren 1ean amaituko dira, eta doban dira. Izena emoteko epea abuztuaren 22an hasiko da. Bilbao Izan programearen helburua uriaren ondarea ezagutarazotea da, holan eraikin adierazgarrienetako batzuk barrutik ezagutzeko aukerea emoten eskaintzen dau.

Donostiako Musika Hamabostaldiak Xabier Leteren omenezko kontzertua antolatu dau Arantzazun

Bizkaie! 2011-08-09 12:14   Musikea

Xabier Leteren oroiminez kantaldia antolatu dau Donostiako 72. Musika Hamabostaldiak abeslari gipuzkoarra omentzeko asmoz, abuztuaren 11n, Arantzazun. Lete beraren lanak gogoratuko ditue, baina harek gogoko eban musika klasikoa bere bai. Iruñeko Ganbera Abesbatzak (Josep Cabréren zuzendaritzapean), Antton Valverdek, Pier Paul Berzaitzek, Erramun Martikorenak, Amaia Zubiriak eta Pettik hartuko dabe parte emonaldian.

Eguneko lehenengo zigarroa ei da kalterik handiena egiten dauena, AEBetan egindako ikerketa baten arabera.

Markues 2011-08-09 11:18   Begi betegarri

Ume eta helduentzako tailerrak antolatu ditu abuztuan Cristóbal Balenciaga Museoak

Bizkaie! 2011-08-08 15:24   jardunaldiak

Abuztuan be udako programazino didaktikoa eskainiko dau Cristóbal Balenciaga Museoak. Udaldiko bigarren partean Virginia Ameztoy artisteak tailerrak emongo ditu. Museoaren helburua Balenciagaren obrea zabaltzea eta sustatzea da. Virginia Ameztoy Montenegro artistea izango da tailer didaktikootako irakaslea.

Agustin Oiarzabal: 'Ibaimusic-ek hezitzeko be balio dau, gazteek ikusteko ze musika egiten zan'

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-08-08 14:57   Barriketan

Ibaimusic.com-eko koordinatzailea

Jazz doinuz beteko da Guggenheim museoa Aste Nagusian

Bizkaie! 2011-08-08 12:15   Musikea

Urtero lez, Bilboko Guggenheim museoak bat egingo dau Aste Nagusiagaz, Guggenheim Bilbao Gauak izeneko ekimenagaz. Abuztuaren 23tik 26ra bitartean, jazz musikari ezagunek kontzertuak eskainiko ditue, BBKren babesagaz. Egitaraua Edward Perezen eskutik hasiko da. New York uriko giroan kontrabaxu-jotzaile garrantzitsuenetakoa da Perez. Jazz Times eta Tomajazz aldizkari ezagunek bere soinu latza goraipatu dabe.

'Dimentsioak by Nintendo 3DS' erakusketeak argazkilari ezagunen lanak batuko ditu Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2011-08-05 13:33   Kulturea

Dimentsioak by Nintendo 3DS argazki-erakusketea ikusgai izango da Bilboko Alondigako atarian, abuztuaren 25etik aurrera. Erakusketan artista ezagunek parte hartuko dabe: Ouka Leele, Txema Salvans, José B. Ruiz, Daniel Riera, Manuel Queimadelos, Marisa Flórez eta Ricky Dávila. Joan Fontcubertaren lankidetza berezia eukiko dau erakusketeak, bera da-eta aholkulari kontzeptuala.

EAEko Interneteko erabiltzaileen artean gaztelania da nagusi, Eustaten arabera

Bizkaie! 2011-08-05 12:57

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jasotako datuen arabera, EAEn Internet erabilten daben daben 15 urtetik gorako bost lagunetik bakarrak nabigatzen dau euskeraz edo ingelesez. Eustatek egindako inkestearen arabera, EAEn Interneten 1.071.300 lagun dabilz; horretatik, %52,16 gizonezkoak dira, eta %47, 83, emakumezkoak. Interneten gehien erabilitako hizkuntzea gaztelerea da, %99,07k hain zuzen be.

Donostiako Musika Hamabostaldiak 80 bat kontzertu eskainiko ditu domekatik aurrera

Bizkaie! 2011-08-05 12:12   Musikea

Domekatik aurrera, Donostiako Musika Hamabostaldiaren 72. edizinoak proposamen ugari eskainiko ditu musika zale guztientzako. Danetara 80 kontzertu atondu ditue. Antolatzaileek azaldu dabenez, ahal dan eta jente gehienarengana ailegau gura dabe. Domekan, adin eta gustu guztietarako hamar ikuskizun prestau ditue; txotxongiloek, abesbatzek, txistulariek eta jantzek beteko ditue Donostiako kaleak.

Olaeta balleten ondarea ikusgai dago egunotan Donostian

Bizkaie! 2011-08-05 11:31   Kulturea

Olaeta balletak. Amets baten koreografia erakusketan argazkiak, dokumentuak, ikus-entzunezkoak eta makina bat estilotako jantzia dagoz ikusgai. Olaeta balleten 80 urte baino gehiagoko ibilbidearen barri eskaintzen dau Donostiako Kutxa Boulevard aretoan edegi daben erakusketeak. Irailaren 9a arte egongo da zabalik.