Bilboko eraikin esanguratsuak mozorrotzeko diziplina arteko ideien txapelketea jarri dabe abian
2013-01-31 13:48Bilbok sekulako ondare arkitektonikoa dauka eta txapelketa honen asmoa, bilbotarren sormena erakusteaz gan, Bilboko eraikin enblematikoenak ezagutarazotea da, azpimarratu dau Bilbao Historiko alkarteko presidenteak.

Bilbao Historiko alkarteak eta Gargantuaren Lagundiak antolatu daben eta Bilboko Udaleko Jaietako Sailaren laguntzinoa dauen Bilboko eraikin esanguratsuak mozorrotzeko diziplina arteko ideien txapelketearen lehen edizinoa aurkeztu barri dabe. Bilbotar guztiek Aratusteak uribilduko leku guztietara eroan deiezan animetea da egitasmoaren helburua.
Horretarako, Bilboko eraikin esanguratsuenetako bat mozorratzeko proposamenak aurkeztu beharko ditue. Diseinu grafikoko, arte eta kulturearen arloko personek osotutako epaimahai batek proposamen dibertigarri eta originalen artean aukeratuko ditue lehiaketearen lehen edizinoko irabazleak. Txapelketara aurkeztutako lanak Gargantua Lagundiaren egoitza dan La Granja kafetegian eta Bilbao Historiko alkartearen ExpoGelan egongo dira erakusgai lehiaketea amaitzean.
Lehiaketeren aurkezpen ekitaldian, Alberto Ruiz de Azua Bilboko Udaleko Jaietako Sailaren zuzendaria, Marino Montero Gargantuaren Lagundiko errektorea eta Unai Aizpuru Bilbao Historikoko presidentea izan dira.
Bilbok sekulako ondare arkitektonikoa dauka eta txapelketa honen asmoa, bilbotarren sormena erakusteaz gan, Bilboko eraikin enblematikoenak ezagutarazotea da, azpimarratu dau Bilbao Historiko alkarteko presidenteak.
Bestalde, Alberto Ruiz de Azuak ekintza honetan parte hartzeko konbita luzatu deutse bilbotar guztiei, bai eta Jaietako Sailak datozen Aratusteetan antolatuko dauen programa osoaren parte izanteko be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!