Margaret Atwood idazle kanadarrak edegiko dau Gutun Zuria jaialdia

Bizkaie! 2013-01-30 14:02   jardunaldiak

Gutun Zuria Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdian izango da Margaret Atwood idazle kanadarra, Bilboko Alondigako arduradunek adierazo dabenez. Gutun Zuriaren seigarren edizinoa apirilaren 11tik 21era egingo da.

Gutun Zuria Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdian izango da Margaret Atwood idazle kanadarra, Bilboko Alondigako arduradunek adierazo dabenez. Gutun Zuriaren seigarren edizinoa apirilaren 11tik 21era egingo da.

Margaret Atwoodek berak inaugurauko dau jaialdia, apirilaren 11n, 19:30ean. Atwooden berbaldi eta inaugurazino ekitaldiko sarrerak zezeilaren erdialdean ipiniko ditue salgai.

Urteotan egile ezagun ugarik hartu dabe parte Gutun Zuria jaialdiak, besteak beste, Bilbon izan dira Eric Hobsbawn, Jorge Semprún, Ismail Kadaré, Hanif Kureisi, Slavoj Zizek, Salman Rushdie, Chuk Palahniuk, John Verdon, Willian Gibson, Javier Cercas, Soledad Puértolas, Almudena Grandes, Bernardo Atxaga, Alex de la Iglesia, Karmele Jaio eta David Trueba.

Margaret Atwood Ottawan jaio zan, 1939an. Torontoko Unibertsitateko Victoria Collegen lizentziau zan. Sari eta ohorezko titulu ugari jaso ditu. Nobel Sarirako hautagai zian da.

50 liburutik gora idatzi ditu. Nobelek egin dabe, batez be, ezagun. Egilearen eleberrien artean The Edible Woman (1970), The Handmaid’s Tail (1983), The Robber Bride (1994), Alias Grace (1996) eta The Blind Assassin (2000). Azken horrek Booker Saria jaso eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu