Euskereak bere gunea izango dau aurten be Expolangues azokan

Bizkaie! 2013-02-01 14:53   Kulturea

Aurten be, Etxepare Euskal Institutua Parisko Expolangues azokan izango da, zezeilaren 6tik 9ra bitartean. Europako hizkuntza azoka garrantzitsuenetakoa da. Etxeparek euskereari buruzko argibideak eta hainbat baliabidaren barri emongo dau bere standean. Mundu osoko hizkuntzak batzen dira Expolanguesen.

Aurten be, Etxepare Euskal Institutua Parisko Expolangues azokan izango da, zezeilaren 6tik 9ra bitartean. Europako hizkuntza azoka garrantzitsuenetakoa da. Etxeparek euskereari buruzko argibideak eta hainbat baliabidaren barri emongo dau bere standean. Mundu osoko hizkuntzak batzen dira Expolanguesen, aurten, danetara, 80 hizkuntza. Igaz, 24.000 bisitari izan zituan azokeak.

Azkue Fundazinoak eta Langune hizkuntzen industriaren arloko enpresek be gunean egoteko, eta eurek sortutako materialen eta zerbitzuen zabalkundea egiteko aukerea izango dabe.

Azokearen egitarauaren barruan, Argitxu Camus Sorbonne Nouvelle III Unibertsidade irakurle izandakoak berbaldia egingo dau, eta Mariasun Landa idazleak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak sortutako emonaldi literario-musikala. Beste literatura saioa batzuk be antolatu ditue Sorbonne Nouvelle III Unibersidadean eta Parisko Cervantes Institutuan.

Etxepareren estandean eskaintza zabala topauko dabe bisitariek: liburuak, material didaktikoa, hiztegiak, euskera mundu osoan ikasteko baliabideak, beste hizkuntzetara itzuli diran euskerazko liburuen katalogoak edota euskeraz lehen pausuak egiteko aukerea. Badu, Bada - Euskara mundu eleanitzean erakusketeari buruzko informazinoa be banatuko dabe eta katalogo eleaniztuna be ikusgai izango da.

Gunea bera Azkue Fundazinoa eta Langune hizkuntzen industriaren alorreko Euskal Herriko enpresen topagune izango da ganera. Izan be, euren materialen eta zerbitzuen zabalkundea egiteaz gan, erakunde eta enpresotako ordezkariek parte hartuko dabe azokan, Aizpea Goenaga Etxepareko zuzendaria eta Mari Jose Olaziregi Euskararen Sustapenerako eta Hedapenerako arduradunagaz batera.

Hain zuzen be, Josune Ariztondo eta Miren Dobaran (Bizkaiko Foru Aldundia eta Azkue Fundazioa), Fernando Alana (Langune), Miren Azkarate eta Pello Salaburu (Euskal Herriko Unibertsitateko Euskera Institutua), Joseba Ossa (Bakun), Itziar Nogueras (Elhuyar Fundazinoa) eta Elena Garcia (Eleka / Elhuyar Fundazinoa) izango dira Expolanguesen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu