Maruri-Jatabeko herri ondarearen ganeko makina bat kontu sareratu ditue

Bizkaie! 2013-02-01 14:17

Maruri-Jatabe. Bizimodua eta ohiturak lana argitaratu eben Udalak eta Labayruk 2009an. Liburua eta DVDa atara ziran; orain lekukoen alkarrizketen fitxa digitalak ipini ditue Interneten, www.herriondarea.org. Maruri-Jatabeko kultur etxean aurkeztuko dabe proiektua, zezeilak 1ean, 18:30ean.

Maruri-Jatabe. Bizimodua eta ohiturak lana argitaratu eben Udalak eta Labayruk 2009an. Liburua eta DVDa atara ziran; orain lekukoen alkarrizketen fitxa digitalak ipini ditue Interneten, www.herriondarea.org. Maruri-Jatabeko kultur etxean aurkeztuko dabe proiektua, zezeilak 1ean, 18:30ean. Aurkezpenean Joseba Altzaga herriko alkateak eta Adolfo Arejita Labayru Ikastegiko zuzendariak parte hartuko dabe

Labayru Ikastegia Maruri-Jatabeko herri ondarea batzen luzaroi jardun dau, Udalak holan aginduta. Materiala batzeko 24 lekukori alkarrizketak grabau jakiezan. Behar horren emoitzea Fredi Paiak orain lau bat urte argitaratutako Maruri-Jatabe. Bizimodua eta ohiturak liburua da. Barri-emoileen lekukotasunak batzen zituan DVDak osotzen eban lana.

Material asko dagoanez batuta, zabalkunde gehiago emon guran, Interneten ipini barri ditue hainbat fitxa digital. Informatzaileen alkarrizketen txatalak edonok edozein lekutatatik ikusteko moduan ipini ditue, www.herriondarea.org webgunean.

Sarean eskegi diran fitxetan lehen DVDrako aukeratutako laginez aparte, beste barri batzuk be gehitu ditue, bideo txatalen bitartez. Bideoan lekukoaren barri emon ezeze, esaten dauenaren laburpena ipini dabe idatziz, bertako berbeteagaz ohituta ez dagoanak be ondo ulertu dagian. Materialok oso garrantzitsuak dira bai bizimodu tradizionalaren barri eukiteko, bai lekuan lekuko euskerea entzun ahal izateko, ganeratu dabe Labayruko iturriek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu