Eric Claptonek disko barria kaleratuko dau martian

Bizkaie! 2013-01-30 10:39   Musikea

Eric Patrick Clapton (Ripley, Surrey, Erresuma Batua, 1945eko martiak 30) gitarrista eta kantari estadubatuarrak datorren martiaren 12an argitaratuko dau bere ibilbideko 21.a izango dan diskoa, Old Sock izenburupean. Gitarrista handiaren lan barria bere zigilu propioan plazaratuko da, hau da, Bushbrach Records diskoetxean, eta CD eta binilo bikotxean kaleratuko da, 12 abesti barri batuz.

Further On Down The Road, Angel, Every Little Thing, The Folks Who Live On The Hill, Born To Lose, Till Your Well Runs Dry, All Of Me, Still Got The Blues, Goodnight Irene, Gotta Get Over, Your One And Only Man eta Our Love Is Here To Stay dira diskoak jasoten dituan kantuen izenbuak.

Eric Claptonek mundu mailako bireari ekingo deusto 2013an musikari profesional legez bete dituan 50 urteak ospatzeko. Lehenengo kontzertua martiaren 14an izango da AEBetan, Arizonako Phoenix urian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu