Martxan dago GetxoBono 2026, tartean dirala 191 establezimendu

Bizkaie! 2026-09-16 09:00   Pil-pilean

Datorren astelehenean, irailaren 21ean, hasiiko da GetxoBono 2026.

Getxoko Udalaren ekimena da, konsumoa bultzatzeko eta merkataritzea eta hurbileko zerbitzuak laguntzeko. Kanpaineak aktibazino-sistemeari eutsiko deutso eta, beraz, GetxoBono bat eskuratzeko, aurretik gitxienez 20 euroko erosketea egin beharko da irailaren 21etik urriaren 17ra, kanpainara batutako 191 establezimenduetako edozeinetan.

Hamasei urtetik gorako persona guztiek aktibau ahal izango dabe bonua, NAN, AIZ edo pasaportea aurkeztuta. Behin aktibauta, GetxoBonoak urriaren 19tik zemendiaren 21era arte edo agortu arte erabili ahal izango dira.

Juanma González Getxolan Ekonomia Sustapeneko zinegotziak azaldu dauenez, ekimenaren helburua saltokien eta bezeroen arteko hartu-emonak suspertzea da: ekimen positiboa da Getxoko herritarrentzat, hurbileko merkataritzan berehalako konsumoa sustatzen dauelako eta, aldi berean, bezeroak fidelizetan laguntzen dauelako.

Esangura horretan, sistemeak aukerea emoten dau herritarrek bonua aktibau eta erosketak egiten hasteko, holan, tokiko merkataritzearen aurrean konfidantzea indartu eta bertako jarduerea bultzatuko dira.

Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapena arloak bultzatzen dau kanpainea eta merkataritza txikia dinamizetea, konsumoa sustatzea eta udalerriko merkataritzea laguntzea ditu helburu.

Deskontu-bonuak aplikazino mobikor baten bidez apliketan dira zuzenean, bezeroak erosketea edo konsumoa egiten dauenean. 

Deskontu-bonu mueta bi dagoz:

  • 10€-ko deskontua 40 € edo gehiagoren erosketakaitik.
  • 5€-ko deskontua 20€ edo gehiagoren erosketakaitik.

Persona bakotxak (16 urtetik gorakoak) gehienez 4 bonu jaso leikez zenbateko bietatik, beraz, 8 bonu atxikitako establezimendu batean edo gehiagotan, eta gehienez 4 bonu onartzen dira, erosketa edo konsumo berean.

Establezimendu bakotxeko trukatu beharreko bonuen gehieneko sabaia ezartzen da, kanpainara batutakoen arabera, baina trukatu beharreko bonu kopuru maximoak ez dau esan nahi establezimendu bakotxari bonu horreek esleituko jakenik.

Udalak bonuak erabilteko baldintza batzuk ezarri ditu honako jarduera-sektore honeetarako:

  • Ulle-apaindegiak eta estetika-zentroak: produktuei bakarrik aplikauko jake. Emoten diran zerbitzuetan ezin izango da bonurik trukatu.
  • Estankoak: tabakoari ezin jako aplikau.
  • Optikak: ezin jake eskaerei aplikau, gastu eta ordainketa-eragiketa kanpainearen datetan erregistrau behar da.
  • Farmaziak: ezin jake botikei aplikau. Nahitaezkoa izango da sendagaiak ez dituan faktura sinplifikatua aurkeztea.
  • Elikadurea: azalera handiko erosketak kanpainatik kanpo geratzen dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu