Euskalerria Irratia lizentzia barik barriro be

Bizkaie! 2013-01-30 10:44

Nafarroako Gobernuak lizentzia barik itxi dau atzera be Euskalerria Irratia. Iruñean lizentzia bi banatu ditue, bata Ser irratiari, eta bestea, COPEri. Iruñean euskera hutsean diharduen bakarra da Euskalerria Irratia.

Nafarroako Gobernuak lizentzia barik itxi dau atzera be Euskalerria Irratia. Iruñean lizentzia bi banatu ditue, bata Ser irratiari, eta bestea, COPEri. Iruñean euskera hutsean diharduen bakarra da Euskalerria Irratia.

Europako Batzordeak aurretik adierazo eban ez etorrela bat Euskalerria Irratiari emituditeko baimena ez emoteagaz, eta Nafarroako Gobernuak erabagia berrikusteko gomendatu eutson.

Iruñean danetara 16 proiektu aurkeztu ziran lehiaketara, baina lizentzia bi besterik ez egozan banatzeko. Eskualde askozaz txikiagotan baimen kopuru handiagoa egon da, Baztanen eta Altsasun, berabarako, hiruna banatu ditue. Aurreko lehiaketa bietan be, 1998an eta 2006an, baimen barik geratu zan Euskalerria Irratia.

Nafarroako Gobernuko Sanchez de Muniain sailburuak azaldu dauenez, Espainiako Gobernuari lizentzia gehiago eskatu deutsiez Iruñerako, eta lehiaketa hau amaitzen danean gehiago emongo dituela erantzun deutsie, antza. Galdera da ia zergaitik ez deutsiezan hasieratik eskatu lizentzia gehiago Iruñearako. Edozelan be, Sanchez de Muniainek esan dau egindako banaketegaz, aniztasuna bermatu dala, diala aberastu dabela, euskera sustatu dabela, adierazo dabe Euskalerria Irratiko arduradunek euren webgunean.

Nafarroako Gobernuak baimena ukatu arren, emitiduteko baimen nagusia gure komunidadeak emoten deusku, nabarmendu dau Euskalerria Irratiak. 8.000 entzule ditu Iruñeko irratika, 1.000 bazkide eta 200 kolaboratzaile.

Irratiko zuzendari Mikel Bujandaren esanetan, lehiaketan irrati zerbitzurik onena saritu behar ebela esan eben, zerbitzurik onena zein zan definidu barik, eta horrek diskrezionalidade tarte sobera handia emon deutse lizentziak nahi bezela banatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu