'Ez gara Palestinaz ari', barru-barrukoak erakusteko proposamena
2013-01-31 11:53 BertsolaritzeaBertsoa, musikea eta antzerkia buztartzen dituan Ez gara Palestinaz ari ikuskizuna aurkeztu barri dabe Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek, eta Imanol Kamio eta Aitor Aretxaga musikariek. Zapatuan, zezeilaren 2an, estreinauko dabe Andoaingo Bastero kulturgunean.
Bertsoa, musikea eta antzerkia buztartzen dituan Ez gara Palestinaz ari ikuskizuna aurkeztu barri dabe Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek, eta Imanol Kamio eta Aitor Aretxaga musikariek. Zapatuan, zezeilaren 2an, estreinauko dabe Andoaingo Bastero kulturgunean.
Abilak gara munduaren ganeko irakurketa politiko eta sozialak egiten -dinoe lau sortzaileek- bai eta bizilagunak epaitzen be, baina, erreparetan ete deutsagu geure barruko munduari? Azaltzen ete doguz gure benetako benetako izuak, konplejuak, minak, desioak…?. Abiapuntu horregaz ekin deutsie barne bidaia bereziari.
Dirana erakustea da euren asmoa, aurkezpenean autortu ebenez: Entzulearen aurrean biluztuko gara, beldurretik ausardiara, burutik emozinora, gizonkeritik gizonera, erredikulotik umorera. Geure buruaz apenas berba egiten dogu, Ez gara Palestinaz ari lanaren egileen eretxiz. Gai sozial eta politikoen ganean jardutea errazagoa begitantzen jaku gehienetan. Gogoeta horren emoitzea da ikuskina bera, eta bere izenburua bere.
Eurak lez sentidu daitekeenaren espilu izan nahi dabe. "Hain ohituak gagozan isildutako egiak autortzeko ahalegina egitera gatoz, guzur barik, ganeratu dabe.
Andoaingo Basteron egingo dabe lehenengo daioa, zezeilaren 2an, 20:00etan. Ostean, beste hitzordu bi ditue berbatuta, martiaren 1ean Oiartzungo Udaletxean, eta apirilaren 19an, Larraulgo eleizan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!