James Ruskin britainiarra, aurtengo lehenengo GauArt saioan

Bizkaie! 2013-01-29 17:34   Musikea

James Ruskin britainiarra Europako techno musikaren DJ ezagunenetakoa izango da GauArteko protagonistea zezeilaren 1ean, Artium museoan. Kasper musikari madrildarrak eta Kastil arabarrak be saioan parte hartuko dabe.

James Ruskin britainiarra Europako techno musikaren DJ ezagunenetakoa izango da GauArteko protagonistea zezeilaren 1ean, Artium museoan. Kasper musikari madrildarrak eta Kastil arabarrak be saioan parte hartuko dabe. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.

GauArt Artiumek eta Jimmy Jazz aretoak alkarregaz sortutako ekimena da. Lehenengo ekitaldia zemendiaren 16an izan zan. Oscar Mulero, Kasper eta Kike Pravda musikariak estreinau eben egitaraua.

James Ruskin europar Dj barritzaileenetakoa da, erritmo-oinarriak egiteko bere modu bereziagaz musika elektronikoaren mundua irauli egin dau. Minimal erako hard technoan arrastoa itzi dau. Hainbat urte Londresko klubetan house musikea ipini ostean, 1994an beste norabide bat hartzea erabagi eban. Techno musikearen alde egin, Dj ezagun bategaz, Richard Polson zanagaz, Blueprint Records diskoetxea sortu eban. Blueprint Ingalaterrako musika technoaren diskoetxe garrantzitsuenetakoa bihurtu zen, besteak beste, Steve Rachmad, Oliver Ho, 65D Mavericks eta Surgeonen lana argitaratzen dau.

Musika saioakaz batera, Artiumeko erakusketak ikusteko aukerea izango da, eta 1:00etik aurrera jaiak Gasteizko Jimmy Jazz aretoan segiduko dau. Sarrereak 12 euro balio ditu. Artum, Hor Dago, Gora Taberna, VSD eta www.kulturalive.com webgunean erosi daitekez sarrerak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu