Arabako Errioxako euskerazko webgunea sortu dabe

Bizkaie! 2013-01-31 10:00

Eskualdean Arabako Errioxako Euskaltzaleak taldea eta Euskara Zerbitzua badira, Interneten bada txokorik euskereari buruzkorik, baina orain arte ez eben informazino orokorreko ataririk. Gure hizkuntzearen normalizazinoari bultzadea emon nahi deutsagu webguneagaz, eta euskaldunen informazino topagune be izan nahi dau atariak.

Arabako Errioxako euskaltzaleek beste pausu bat emon dabe euskerearen normalizazinoan, Errioxaldea.com euskerazko webgunea sortuta. Informazino orokorreko ataria da, eta gorpuzte bidean dala esan dau Josu Olano sustatzaileetakoak. Hurrengo asteetan joango dira eskualdeko udalei eta eragileei egitasmoaren barri emoten.

Arabako Errioxa herrialdea osotzen daben zazpi kuadrilla edo eskualdeetako bat da. Hamabost udalerri ditu: Bastida, Bilar, Ekora, Eltziego, Kripan, Guardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Mañueta, Moreda Araba, Navaridas, Oion, Samaniego eta Villabuena Araba. 11.000 biztanle pasa inguru bizi dira, eta hareetatik mila bat dira euskaldunak eta beste mila bat ia-euskaldunak.

Eskualdean Arabako Errioxako Euskaltzaleak taldea eta Euskara Zerbitzua badira, Interneten bada txokorik euskereari buruzkorik, baina orain arte ez eben informazino orokorreko ataririk. Gure hizkuntzearen normalizazinoari bultzadea emon nahi deutsagu webguneagaz, eta euskaldunen informazino topagune be izan nahi dau atariak, dino Olanok.

Arabako Errioxara astegoienak edo oporrak pasetan Euskal Herriko beste leku batzuetatik ehunka eta ehunka euskaldun joaten dira, eta eurentzako be tresna da Errioxaldea.com, sustatzaileen arabera. Bastida, esate baterako, mila biztanle pasatxutik zortzi edo bederatzi mila biztanle izatera heltzen da udan, eta horreetako asko eta asko euskaldunak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu