Seaskak manifestazinoa deitu dau zapatuan Hendaiako Ikastolearen alde

Bizkaie! 2013-02-01 11:44

Baionako suprefetak Hendaiako Ikastolea diru-laguntza publiko barik ixteko hartutako erabagia salatzeko, manifestazinoa deitu dau Seaskak zapatuan, zezeilak 2, Hendaian bertan. Manifestazinoa 17:00etan hasiko da, Hendaiako geltokian.

Baionako suprefetak Hendaiako Ikastolea diru-laguntza publiko barik ixteko hartutako erabagia salatzeko, manifestazinoa deitu dau Seaskak zapatuan, zezeilak 2, Hendaian bertan. Manifestazinoa 17:00etan hasiko da, Hendaiako geltokian.

Hendaiako ikastola barria egiteko 2,2 miloe euroko aurrekontua onartu eban Hendaiako Udaletxeak. Hamasei gela ditu ikastoleak, bost prefabrikauak. Eskola barriak hamazazpi gela izan behar zituan, eta urte bi barru, bi gehiago. Battita Salaberri Hendaiako alkateak, baina, Gobernu frantsesak Baionan dauen ordezkari Patrick Dallenesaren gutuna jaso eban, Hendaiako ikastola barria egiteko diru publikorik ezin dala erabili esanez.

Hendaiako Ikastolearen geroa ez eze, Seaskak Ipar Euskal Herrian dituan ikastola guztiena be arriskuan dago. Izan be, suprefetak legea zorrotz aplikau ezkero, makina bat ikastola itxi egin beharko leukiez, Seaskaren ikastetxe gehienak laguntzino publikoak ditue eta.

Seaskako arduradunek eta Hendaiako alkateak egoerea azaltzeko eta zapatuko manisfestazinoa deitzeko prentsaurrekoa emon dabe asteon.

Ipar Euskal Herriko 29 ikastolek osotzen dabe Seaska. Danetara, 3.000 ikasle batzen ditue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu