Bizkaimediaren komunikazino-jarduna, sare sozialetan
2012-03-02 13:44Bizkaimedia Bizkaiko Foru Aldundiaren prentsa kabinete digitalaren komunikazio-jarduna Interneteko sare sozialetan egongo da aurrerantzean. Bizkaimediaren profil barriak martxan egongo dira Facebooken eta Twitterren.
Garazi Kamio: 'Bidegurutze baten erdian dagoz nire personaiak'
2012-03-02 12:59 BarriketanIgartza bekearen irabazlea
Arabako Gorbeialdea euskeraz ezagutzeko lau ibilaldi atondu ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak
2012-03-02 12:52 Euskerea berbagaiArabako Gorbeialdeko inguruak ezagutzeko euskerazko ibilaldiak atondu ditu Amorebieta-Etxanoko Udaleko Euskera Sailak, Ibiliaz Ezagutu programearen barruan. Danetara, lau osterak osotuko dabe Arabako Gorbeialdea ezagutzen ekimena. Urteeretako gidariek euskeraz jardungo dabe paisajeaz, historiaz, arteaz eta naturaz.
53. Zinebi jaialdiko lanik onenak ikusgai izango dira Zinebiklubean martian
2012-03-02 11:32 BarriakMartiaren 5ean abiatuko da Zinebiklub zikloa, Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldian programetako lanak eskainiz. Apirila amaitu arte, Euskal Herriko zein kanpoko zinemeaz gozetako aukerea izango da Errekaldeko Udaltegi barrian.
Bilbaomusikako ume eta gazte koruek atzerriko lehen kontzertuak emongo ditue Parisen
2012-03-02 10:31 MusikeaDisneyland Pariseko publikoari, euskal musikearen tradizino zati bat eroango deutsee, izan be, nazinoarteko estreinaldian Maritxu, nora zoaz? abestuko dabe gure izar txikiek.
Gatibuk zuzenekoak hasiko ditu astegoienean
2012-03-01 17:25 MusikeaGatibuk martiaren 2an ekingo deutso bireari Manresan eta hortik aurrera, besteak beste, Bartzelona, Madril, Zarautz, Atarrabia, Gasteiz, Urdiñarbe eta Irlandan emongo dituan 6 kontzertuak nabarmendu behar dira.
Guggenheim Bilbao Museoak onespena emon deutso Guggenheim Helsinki proiektuari
2012-03-01 16:48 kulturbizHelsinkiko proiektuak aukera barriak eskainiko deutsoz Bilboko museoari: jardun-eremuak zabalduko deutsoz, hainbat lurraldetan banatutako sare baten barruan sinergiak sortarazoko ditu, Guggenheim markearen nazinoarteko irudia hobetuko dau, eta Guggenheim Bilbao Museoaren garrantzia indartuko du Sarean.
'Labayru Hiztegia'ren berrargitalpen landua, ugaritua eta aberastua kalean
2012-03-01 14:50 Euskerea berbagaiOrain zortzi urte kaleratutako Labayru Hiztegiaren berrargitargitalpen landua, ugaritua eta aberastua aurkeztu dau Labayru Ikastegiak Bilbon. Edukiak ugaltzeaz aparte, hiztegiaren itxurea be barriztau egin dabe. Danetara 75.700 sarrera nagusi, 47.200 adibide eta 47.300 sinonimo batu ditue. Terminologia zientifikoaren kopurua be handi egin da, guztira 53 jakintza-arlotako 12.000 termino inguru jaso dira.
Bizkaiko Txapelketako protagonistak (I)
2012-03-01 12:00 BertsolaritzeaBera ete dan ba… esan lei baietz… bada hurrean, Esti… bai-ez? Hori dok eta bizikletea!
Imanol Uribe zinemagileak egile portugesen Nazinoarteko Saria jaso dau
2012-03-01 10:23 BarriakImanol Uribe zinemagileak Portugaleko Egileen Alkartearen Nazinoarteko Saria jaso barri dau. Zuzendari eta gidoigile lanak saritu deutsiez, batez be bere pelikuletan Latinoamerikaren tratamendu soziokulturalagaz izan dauen sentikortasunagaitik.
Euskereari gorazarre egingo deutsie Madrilen martiaren 13tik 15era
2012-03-01 10:20 Euskerea berbagaiJardunaldien helburua Madrilen euskereari gorazarre egitea da, azken urteotan euskalgintzan emon diran aurrerapausuak nabarmenduz, etorkizun handiko hizkuntzea dala erakutsiz eta hizkuntzalaritzan eta literaturan goi-mailako emoitzak lortzen dagoala adierazoz.
Jesus de Sarria 'Hermes' aldizkariaren sortzaileari buruzko liburua kaleratu dabe
2012-02-29 12:50 kulturbizBilbao 700-III Millenium Fundazinoak eta Muelle de Uribitarte argitaletxeak Jesus de Sarria Hermes aldizkariaren sortzaileari buruzko liburua aurkeztu barri dabe. XX. mende hasierako Bilboko pentsalari eta politikari garrantzitsuenetarikoa izan zan; haren idazlanak eta bizipenak berreskuratzeko asmoz kaleratu dabe lana.
Lea Artibai irabazle Durangon, Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketearen lehenengo saioan
2012-02-29 10:37 BertsolaritzeaMartxan dago Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketea. Lehenengo saioa Durangoko Institutuan izan da, bertan Lea Artibai eta Bilboaldeko taldeak ibili dira lehian. Epaimahaiaren arabera, Lea Artibaiko taldea izan da onena. Saioko aurkezlea Maite Berriozabal izan da, eta epaimahaia Juanjo Respaldizak, Arkaitz Estiballesek eta Gorka Intxaurbek osotu dabe.
Gaztelania-euskera itzultzaile automatikoa aurkeztu dau Jaurlaritzeak
2012-02-29 10:30Gaztelaniatik euskerara itzultzen dauen tresna da orain aurkeztu dana, eta herritar guztien eskura dago honezkero www.itzultzailea.euskadi.net helbidean.
Dejabu konpainiaren 'Gure bide galduak' lanak irabazi dau XII. Donostia Antzerki Saria
2012-02-29 10:17 KultureaGure bide galduak Dejabu konpainiaren antzezlanak irabazi dau XII. Donostia Antzerki Saria. Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatzen dau sariketea. Saria emoteko ekitaldia Antzerkiaren Nazinoarteko Egunean egingo da, martiaren 27an, 20:00etan, Victoria Eugenia Antzokian. Antzerki-lan irabazlea ikusteko aukerea be izango da ekitaldian. Talde irabazleak 10.000 euro eta Txiki Agirre Keixeta artistearen margolana jasoko ditu.
UEU-k inoiz baino ikastaro gehiago antolatu ditu udabarrian krisiari aurre egiteko
2012-02-28 17:19 jardunaldiakDagoeneko ikastaroetarako matrikulazino-epea zabalik dago. Informazino gehiago edo matrikulea egiteko nahikoa da www.ueu.org helbidera sartu, 943 82 14 26 telefonora deitu edota UEUren bulegotik pasetea (9:00etatik 17:00etara).
Martiaren 1ean abiatuko da IX. Laburbira ikus-entzunezko zirkuitua
2012-02-28 14:42 Barriak2012ko Laburbirak 30 emonaldi eskainiko ditu. Gehienak Euskal Herriko herri eta urietan izango dira, baina Madril, Londres eta Parisen be izango dira proiekzinoak.
Kazetarien akabua Chittagonen dago
2012-02-28 14:01 BidaideBagenkian arriskutsua izango zala. Baina, Chittagoneraino horretarako bakar-bakarrik joan ostean, inork ez eukan bueltan joateko asmorik. Itsasontzi erraldoiak zatitzen dituen milaka behargin ia esklabuak ze baldintzatan bizi diran erakutsi gura genduan.
Euskaraz sOrtua Getxon
2012-02-28 13:28 Euskerea berbagaiBizarra Lepoan alkarteko lagunok berbalagun baten bidez 1.500 metro koadroko terrenoa lortu dabe alokairuan Getxon. Bertan euskeraz biziteko beste esparru bat sortzea da asmoa. Ortu baten inguruan euskaldunok euskeraz alkartzeko asmoa; nekazaritzea, elikadurea, hartu-emonak eta hizkuntzea buztartzeko asmoa.















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...