Aixe Getxo! sarien hirugarren ekitaldian 13 kultur ekimen eta eragile nabarmendu ditue

Bizkaie! 2013-05-14 15:55   sariak-autortzak

Getxoko Udalak Aixe Getxo! sariak banatuko ditu datorren eguenean, maiatzaren 16an, Kultura munduaren hainbat arlotan, udalerrian sortutako zenbait eragile eta ekimenek egindako lana, beren konpromisoa eta zabalkunde ahalegina azpimarratzeko asmoagaz Koldo Iturbe Kultura zinegotziak adierazo dauenez.

Getxoko Udalak Aixe Getxo! sariak banatuko ditu datorren eguenean, maiatzaren 16an, Kultura munduaren hainbat arlotan, udalerrian sortutako zenbait eragile eta ekimenek egindako lana, beren konpromisoa eta zabalkunde ahalegina azpimarratzeko asmoagaz Koldo Iturbe Kultura zinegotziak adierazo dauenez. Ekitaldia 20:00etan izango da Fadurako Areto Nagusian.

Aixe Getxo! sariek, udalerrian egiten dan jarduera kulturala, esangura zabalean, autortu nahi dabela gogorarazo dau Koldo Iturbek, eta ospakizun giroan egin nahi da hori. Ekimenagaz, esan dau Iturbek, hirugarren urtez gizarte zibil getxotar berari esker ona agertu eta omenaldia egin nahi jako, eta jarraipena emoten jake aldez aurretik kirolaren, boluntariotzearen edo euskerearen arloetan egindako ekimenei.

Aixe Getxo! sarien helburua Getxoko Kulturearen munduarentzat urteko topagune bihurtzea dala gaineratu dau Koldo Iturbek, era horretan arloan lan egiten daben eragile, erakunde edo persona desbardinen arteko hartu-emonak erraztuz.

Aixe Getxo! sarien hirugarren ekitaldi honetan, Kultura munduagaz loturea daben sei getxotarrek osotutako epaimahaiak, 13 kategoria ezarri ditu goraipamenak egiteko. Aurreko edizinoetan lez, Koldo Iturbe Kultura zinegotziak azaldu dauenez, goraipamen horreetan normalean egiten diran estereotipoetatik iges egin nahi izan dogu eta Kultura munduan, arlo guztietan, lan egiten daben personak saritu nahi izan doguz: Arte Eszenikoetatik Baloreen Hezkuntzara; Musika Klasikotik Arkitekturara edo Literaturatik Zientziara edo Barrikuntzara arteko esparruetan lan egiten dabenak.


Saridunak

2013. urtean saridunak ondorengo honeek izan dira: Ikusizko eta Ikus-entzunezko Arteak arloan, Kiko de la Rica, zinema-argazkigintza zuzendaria; Arte plastikoak atalean, Ana Schmidt arkitektoa eta margolaria; Arte Eszenikoan, Eguzki Zubia aktorea; Musika Klasikoa eta Garaikidea atalean, Victoria Aja piano-jotzailea; Gaur egungo Musikan, Daniel Merino konpositorea eta abeslaria; Literaturan, Ibon Zubiaur filosofoa; Diseinuan Ian Mosh enpresea, Olatz Iruarrizaga diseinatzaileak zuzendutakoa; Arkitektura eta Eremu Publikoa sailean, Algortako San Nikolas eleizea, neoklasiko berantiarraren eredua dana; Gastronomian, Itxas Argia alkartea, Nazinoarteko Paella lehiaketearen sustatzailea; Kultura Hezkuntzan eta Baloreetan, Unai Aranzadi kazetaria, hainbat gerra eta utopiatan; Barrikuntza Kulturan, Sener injinerutza enpresea; Kultura Ondarea, hautemangarri eta hautemangaitzan Biotz Alai abesbatza eta Ibilbide Profesional eta Artistikoan, Rafa Villa margolaria, marrazkilaria eta eszenografoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu