'Lingua Vasconum Primitiae' ingelesezko plazara jalgi da
2013-05-13 15:54 KultureaBernard Etxeparek 1545ean argitaratutako Lingua Vasconum Primitiae, euskeraz idatzitako lehenengo liburua, daborduko ingelesez irakurgai dago. AEBetako Reno-Nevadako Unibersidadeko Center of Basque Studies-ek eta Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratu barri dabe euskal literaturearen ikurra dan lan ezaguna.
Bernard Etxeparek 1545ean argitaratutako Lingua Vasconum Primitiae, euskeraz idatzitako lehenengo liburua, daborduko ingelesez irakurgai dago. AEBetako Reno-Nevadako Unibersidadeko Center of Basque Studies-ek eta Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratu barri dabe euskal literaturearen ikurra dan lan ezaguna.
Josune Ariztondo Kultura diputaduak eta Pello Salaburu Center for Basque Studies-en Lagunen Alkarteko buruak aurkeztu dabe liburua, Bilbon. Bernard Etxepareren liburua nazinoartean hedatu eta ikertu daiten argitaratu da ingelesezko bersinoa, Ariztondok barmendu dauenez. Euskal gaietan erreferentziazko zentroa izanik, sano garrantzitsua da argitalpena.
Lingua Vasconum Primitiae lanaren fakzimiliea, fakzimilearen transkripzinoa eta itzulpena batu ditue argitalpenean. Michael Morris izan da itzultzailea; Beñat Oiartzabalek eta Patxi Altunak idatzi da sarrera-azterlana. Liburuaren 800 ale inguru kaleratu dira, horreetatik zati handi bat munduko 500 liburutegi onenetara bialduko ditue.
Etxepare abadea izan arren, erlijinoaz gan, maitasunaz, bere bizimoduaz eta euskeraz idatzi zituan bertsoak. Biarnoko kartzelan hilabete gogorrak egin zituan, eta horren barri kontetan dau, Pello Salaburuk azaldu dauenez. Euskereari butuzko bertsoak be badira, batzuk ezagun-ezagunak, Xabier Letek musikatutakoak: Euskara, jalgi hadi kanpora! Euskara, jalgi hadi plazara!.
Orain arte ezin izan da lan hau ingelesez irakurrui, marka bat itxiko dogu ingelesez, adierazo dau Salaburuk, gu hobeto ezagutzeko banetan garrantzitsua. Etxeparek baekien zertan ebilen orain bostehun urte, bide barri baten lehenengo harria ipinten ebilela baekien, Salabururen eretxiz.
Basque Classics Series ekimena 2005ean abiatu zan, Bizkaiko Foru Aldundia eta Renoko Unibersidadearen arteko lankidetzeari esker.
Etxepareren lanaz aparte, beste zazpi lan kaleratu dira bilduman: The Old Law of Bizkaia (Gregorio Monreal, 2005) Anthology of Apologists and Detractors of the Basque Language (Juan Madariagaren sarrera-azterlana, 2006), Selected Writings of Jose Miguel de Barandiaran: Basque Prehistory and Ethnography (José Miguel Barandiaranen testuen antologia, Jesús Altunaren sarrereagaz, 2008), Koldo Mitxelena: Selected Writings of a Basque Scholar (Koldo Mitxelenaren testuen antologia, Pello Salabururen azterlanagaz, 2008), The Basques (William Douglassen berbaurrea, 2009), The Selected Essays of Julio Caro Baroja (Caro Barojaren testuen antologia, Jesus Azkonaren sarrera-azterlana, 2011) eta The Basques of Lapurdi, Zuberoa and Lower Navarre: Their History and Their Traditions (Philippe Veyrin, Sandra Ott-en sarrera-azterlana, 2011). Bildumatik kanpo Sabin Bikandiren Alejandro Aldekoa: Master of Pipe and Tabor Dance Music in the Basque Country tesia argitaratu zan, 2008ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!