Gasteiz eskualdekoak eta Lautadakoak aurrera Arabako bertsolari gaztetxuen eskolartekoan

Bizkaie! 2013-05-13 14:55   Bertsolaritzea

Datorren astegoienean izango da azken topaketea Aramaion. Bertan legutioko eta Aramaioko bertso-eskolen txandea izango da.

Arabako eskolarteko jaia, barriz, bagilaren 1ean izango da Legution, goiz eta arratsaldez.

Joandako barikuan, maiatzaren 10ean abiatu zan arabako bertsolari gaztetxuen eskolartekoa, Gasteizko Armentia ikastolan. Bertan Bertxilika Armentia ikastolako bertso-eskolako, Xagumendi bertso-eskolako eta Alde zaharreko bertso-eskolako umeek parte hartu eben bertso-sortak eta bat-bateko bertsoak kantetan. 40tik gora ume izan ziran oholtza gainean. Horreen ondoren gazteen eskolarteko lehen kanporaketea jokatu zan, Gasteizko eta Murgiako bertso-eskolen parte-hartzeagaz. Iñaki Tena eta Maialen Arrausi gasteiztarrek irabazi eben finalerako txartela.

Biharamunean, maiatzaren 11an, Zaduondoko Lazarraga jauregian izan genduan Arabako Lautadako bertso-eskolen eskolarteko topaketea. Arratsaldeko 17:30ean, Jauregiko ekitaldi areto dotorean, Zalduondoko bertso-eskolako eta Aguraingo bertso-eskolako umeek bertso sorta musikatua eta bat-bateko bertsoak eskaini zituen entzuleen txalo beroen artean. Txikien emonaldia amaitutakoan merienda goxoa eta talde argazkia atara eben bertaratutako ume, gazte, heldu eta guraso guztiek alkarregaz. Ondoren, gazteen bat-bateko kanporaketearen txandea izan zan. Arabako eskolarteko finalerako txartela eskuratu eben txikien taldeak eta baita puntu gehien batu zituen bi gazteek be: Egoitz Iradier Zalduondoarrak eta Jon Unai Aspe Aguraindarrak.

Datorren astegoienean izango da azken topaketea Aramaion. Bertan legutioko eta Aramaioko bertso-eskolen txandea izango da.

Arabako eskolarteko jaia, barriz, bagilaren 1ean izango da Legution, goiz eta arratsaldez.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu