Víctor Ericek emon deutse hasierea Euskadiko Filmategiaren 35. urteurreneko ospakizun ekitaldiei
2013-05-14 11:45 BarriakEuskadiko Filmategiak maiatzean zehar ospatuko dau bere 35. urteurrena. Ekitaldiak Donostian izango dira, 1978an, Peio Aldazabalek, Juan José Almuedok, José Luis Basocok, Néstor Basterretxeak eta José Manuel Gorospek Filmategia sortu eben urian, hain zuzen.
Euskadiko Filmategiak maiatzean zehar ospatuko dau bere 35. urteurrena. Ekitaldiak Donostian izango dira, 1978an, Peio Aldazabalek, Juan José Almuedok, José Luis Basocok, Néstor Basterretxeak eta José Manuel Gorospek Filmategia sortu eben urian, hain zuzen. Sasoia da, beraz, sortzaile horreek Euskadiko Filmategiaren sorreratik ikus-entzunezko euskal ondarea jaso, konserbau, zaharbarritu, ikertu eta zabaltzeko egin eben ahalegina eskertzeko.
Ospakizun honetako ekitaldiak hiru izango dira:
- Maiatzaren 13an (20:00etan): Victor Erice zuzendariaren La Morte Rouge (2006) eta El espíritu de la colmena (1973) filmeen proiekzinoa Victoria Eugenia Antzokian. Zuzendariak berak aurkeztuko ditu bi filmak. Metraia ertaineko filma da lehena, eta bertan, 6 urtegaz Donostiako Kursaalean zinema ikusle moduan Ericek izan eban lehenengo esperientzia kontetan dau; bigarrena, barriz, dagoeneko munduko zinemearen klasikoetako bat bihurtu da eta aurten 40 urte beteten ditu.
- Maiatzaren 14ean (19:30ean): Victor Ericeren Un arte de sombras izenburuko berbaldia Koldo Mitxelena Kulturunean.
- Maiatzaren 23an (20:00etan): Antzoki Zaharrean Néstor Basterretxea eta Fernando Larruquerten Ama Lur (1968) film luzearen proiekzinoa. Euskadiko Filmategiko sortzaileak bertan izango dira.
Euskadiko Filmategiaren urteurren hau ospatzeak helburu hirukotxa dauka: sortzaileen lana autortzea, pantaila handian nazinoarteko ospea dauen euskal zinemagile bategaz zinemaz gozetako aukerea izatea eta, 35 urteren ondoren, Euskadiko Filmategiaren helburuen garrantzia aldarrikatzea XXI. mendean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!