Patxo Telleria euskal antzerkigilea, MAX sariduna

Bizkaie! 2013-05-14 15:13   sariak-autortzak

Tartean antzerki egitasmo eta proposamenaren kide dan Patxo Telleriak (Bilbo, 1960), Euskerazko Autoretza Onenari Max Saria jaso eban bart Madrilen Lingua Nabajorum lanagaitik.

Autore bilbotarrak umorea erabiliz euskerearen historia aztergai dauen Lingua Nabajorum lanagaitik jaso dau bart Saria Madrilen. Tartean antzerki egitasmo eta proposamenaren kide dan Patxo Telleriak (Bilbo, 1960), Euskerazko Autoretza Onenari Max Saria jaso eban bart Madrilen ospatutako Antzerki eta Dantzaren jaialdian. Jon Urraza, barriz, finalista izan zan Morritson eta Gartzia: Kultoko Antzelana obreagaitik.

Berez, Lingua Nabajorum lanak Tartean taldean hirukotea osotzen daben egiletza dauka: Patxo Telleria bera, Mikel Martinez eta Jokin Oregi; dana dala, Telleria eta Martinezek protagonizetan dabe euskerearen historia aztergai dauen saiakera hau. Bi zorok kontetan daben istorioa dogu, euskerearen historiari buruz eta tartean euskaldunen eta euskaldunen eta besteen arteko tirabirak agiri dira.

Bart gauean XVI. Max Sarien jaialdia ospatu zan Español Antzokiak Madrilgo Matadero izeneko gunean dituan nabeetan. Max Sariak Autore Fundazinoaren eta Autore eta Editoreen Alkartearen (SGAEren) ekimena dira. Zuzeneko emonkizunak bultzatzeaz ez eze, Arte Eszenikoetako profesionalen doea saritzea eta sustatzea bilatzen dau ekimen honek.

Lehian ziran 23 sail edo kategoriak ez eze, sei sari berezi emon zituen. Deialdi barri honek Antzerkia eta Dantzan dagoan aparteko mailea azpimarratu nahi izan dau. Sari-emote ekitaldian izan ziran Blanca Portillo, Carmen Machi, Amparo Baró, Asunción Balaguer, Teresa Nieto, Carlos Hipólito, Fernando Cayo, Roberto Álamo, Miguel del Arco, Juan Mayorga, Alfredo Sanzol edo Guillem Clua.

Ohorezko Max Saria Ana Diosdadok jaso eban, eta, aurreikusi bezela, horixe izan zan jaialdiko momenturik hunkigarrienetariko bat, jakina, Constatino Romero hil barriari buruz esandakoez aparte.

Saritu guztien barri ikusteko klik egin hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu