IXA taldeak Europeana liburutegi digitala hobetzen lagundu dau
2013-05-14 15:30EHUko IXA taldeak Europeana liburutegi digitaleko edukiak aztertu eta osotzen ibili da, PATHS izeneko proiektu europarraren barruan. Liburuak, pelikulak, pinturak, egunkariak, soinu-artxiboak, mapak, eskuizkribuak eta bestelako artxiboak ditu liburutegiak.

EHUko IXA taldeak Europeana liburutegi digitaleko edukiak aztertu eta osotzen ibili da, PATHS izeneko proiektu europarraren barruan. Liburuak, pelikulak, pinturak, egunkariak, soinu-artxiboak, mapak, eskuizkribuak eta bestelako artxiboak ditu liburutegiak.
Europeanak 15 milioi ale digital ditu, makina bat formatutan: irudiak, testuak, audioak eta bideoak. Hainbeste artxibo izanda, erabiltzaileak topautako informazinoa interpretetako arazoak euki leikez. Horregaitik, liburutegi horretan kultura-lanak bisitetako ibilbide gidatuak eskaintzen ditu PATHS proiektuak.
Ibilbide gidatu horietako eduki kultural batzuek deskribapen laburra eukiten dabe, eta erabiltzailea gehiago jakiteko gogoz geratzen da sarri. Halanda ze, IXA taldeak eduki kultural horreek aberastu egin ditu hizkuntza-teknologien bitartez, hau da, item horietan interesgarri izan daitekezen antzeko edukiak proposatzen ditu. Erabiltzaileak antzeko itemen zerrenda bat dauka, gaika antolatu eta ordenatuta; kanpoko baliabideetarako, esaterako, Wikipediarako loturak gehitzen dira, eta, ganera, topautako informazinoa erraz interpretetako laguntzea emoten jako.
IXA taldeko ikertzaileek hainbat teknika erabili ditue: ikasketa automatikoa, analisi linguistikoa -morfologikoa eta sintaktikoa-, testu-corpusak, terminologia-erauzketea, testuaren ulermena eta desanbiguazioa eta abar. Teknika horreek danak 2013-2014 ikasturtean landuko ditue, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua unibertsitate-masterrean, EHUn.
Hizkuntzalaritzea eta informatikea buztartu gura dituenei zuzendutako dago masterra, filologo eta hizkuntzalariak, informatikako eta telekomunikazinoetako injineruak, matematikariak, itzultzaileak. Masterrak ikasturte bateko iraupena du, baina bi edo hiru ikasturtetan be egin ahal izango da.
Aurrematrikula egiteko epea zabalik dago, bagilaren 7ra arte. Masterrari buruzko argibide gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!