Maiatz literatur aldizkariaren 29. Solasaldiak Baionan

Bizkaie! 2013-05-13 14:22   jardunaldiak

Maiatzen 29. Literatur Solasaldiak maiatzaren 14 eta 15ean izango dira Baionako Euskal Museoan eta urtero legez liburu aurkezpenak, mahai-inguruak eta barriketaldiak ez dira faltako gaurko euskerazko literaturearen bizitasuna agertuz.

Maiatzen 29. Literatur Solasaldiak maiatzaren 14 eta 15ean izango dira Baionako Euskal Museoan eta urtero legez liburu aurkezpenak, mahai-inguruak eta barriketaldiak ez dira faltako gaurko euskerazko literaturearen bizitasuna agertuz.

Lehenengo egunean, 19:00etan, Maiatz literatur aldizkariaren zenbaki barria, 56.a aurkeztuko dabe. Urtetik urtera literatur bide desbardinak hor erakusten dira, oraingo honetan 25 autoreen eskutik. Poesia eta eleberriak alkartzen dira, literatur munduko idatziek gaurko jendartea erakusten dabela. Ordu erdi geroago, Miren Agur Meabe bizkaitarrari alkarrizketea egingo deutso Itxaro Bordak eta ondoren Oier Gillanek Elkartasun basatia izeneko olerki errezitaldia eta ikuskizuna eskainiko ditu.

Maiatzaren 15ean, barriz, Pierre Mestrotek bere azken liburua, Arimen ohoina nobela poliziako barria aurkeztuko dau, 19:00etan; ondoren, Memoria nola idatzi gaia ardatz izango dauen mahai-inguruan, Marikita Tambourinek Iraun bere azken liburuan hartu bideak aurkeztuko ditu. Aingeru Epalza nafarrak, ostera, erabili dituan sailak bai historia lanetan, baita eleberrietan erakutsiko deuskuz. Jamattitt Dirassar hazpandar ziburutarrak bere umezaro edo inguruko munduak kontatuz memoria eta oroimena garatu ditu. Peio Etcheverry-Ainchart, editore lez memoriaren erabilpen horren kudeatzaile da, gehienbat Historia sailean argitaratutako lanakaz edo Gabi Etxebarne baten lanakaz. Azkenik, memoriaren gaiaren inguruan, bertsotan amaituko dira ekitaldiak Sustrai Colina eta Amets Arzallusegaz


30 urtetik gora euskal literaturea zabaltzen

1982ko zezeilean argitaratu eben Maiatz alkartearen lehenengo aldizkaria. Ordutik euskerazko literaturearen ereduetako bat bilakatu da. Orain ezagunak diran hainbat idazleren garapena jarraitu ahal izan da bertan, eta gaur egun be danei edegita dagoan literatura gune bat da.

Luzien Etxezarreta gidari dauen alkarteak literatura aldizkariaz gan hainbat liburu be argitaratzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu