'The Great Gatsby' pelikuleak edegiko dau Cannesko 66. Zinemaldia
2013-05-15 11:30 BarriakHogei pelikula izango dira lehian gaur hasi eta hilaren 26ra bitartean Cannesko 66. Zinemaldian. Takashi Miike, Hirokazu Kore-eda, Steven Soderbergh, Alexander Payne, Roman Polanski, François Ozon eta Jim Jarmuschen lan barriak ikusgai izango dira Sail Ofizialean. The Great Gatsby zabalduko dau jaialdia.
Hogei pelikula izango dira lehian gaur hasi eta hilaren 26ra bitartean Cannesko 66. Zinemaldian. Takashi Miike, Hirokazu Kore-eda, Steven Soderbergh, Alexander Payne, Roman Polanski, François Ozon eta Jim Jarmuschen lan barriak ikusgai izango dira Sail Ofizialean. Film europar gitxi izango dira aurten lehian.
The Great Gatsby F. Scott Fitzgeralden nobelea oinarria dauen pelikuleak zabalduko dau zinema jaialdia. Baz Luhrmannek zuzendu dau pelikulea. Leonardo Di Caprio aktore ezaguna da protagonista nagusia, eta kide ditu Tobey Maguire, Carey Mulligan, Isla Fisher eta Amitabh Bachman, besteak beste. Hau lanau ez da lehian egongo
Steven Spielberg zinemagile ezaguna da Cannesko epaimahaiburua. Epaimahaiko ganerako kideak Ang Lee, Naomi Kawase, Lynne Ramsay eta Cristian Mungiu zuzendariak, eta Nicole Kidman, Vidya Balan eta Christopher Waltz aktoreak dira
Sail Ofizialaz aparte, makina bat pelikula ikusteko aukerea egongo da, Jerry Lewisi eskainitako eguna egingo dabe berbarako, Max Rose bere lan barria proiektauz. Alfred Hitchcock-en Vertigo (1958) zaharbarriztua, Joseph L. Mankiewiczen Cleopatra (1963), Francesco Rosiren Lucky Luciano (1973) eta Bernardo Bertolucciren The Last Emperor (1987) lanak be ikusgai egongo dira.
Aurtengo Urrezko Palmearen irabazlearen barri maiatzaren 26an jakingo dogu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!