Nafarroako Bertso Eskolen eguna eta 14 urte arteko eskolarteko bertsolari txapelketea Donezteben

Bizkaie! 2013-05-13 18:07   Bertsolaritzea

14 urte artekoen Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, 15 taldetan batuta, guztiek parte-hartzeko aukerea izan eben. Azkenean, Joanes Ilarregik, Xabat Ilarregik eta Oiher Altzelaik osotutako Leitzako taldeak irabazi eban lehen postua eta beraz, datorren bagilaren 22an Orion jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan Nafarroako ordezkari izango dira.

Bertso Eskoletan dabilzan 14 urte arteko Nafarroa osoko gaztetxuek jaondako zapatuan egin eben Nafarroako Bertso Eskolen Eguna. Doneztebeko zinema aretoak 80 gazte batu zituan, besteak beste, Lesaka, Arantza, Igantzi, Doneztebe, Sunbilla, Baztan, Leitza, Altsasu, Iruñea, Barañain, Berriozar, Antsoain eta Atarrabiatik etorritakoak. Bertsoaren inguruan alkar ezagutzeko eta ikasturteari amaierea emoteko jaia izan zan zapatukoa.

Goizean lehenengo, 14 urte artekoen Eskolarteko Bertsolari Txapelketea jokatu zan. Hamabost taldetan batuta, guztiek parte-hartzeko aukerea izan eben. Azkenean, Joanes Ilarregik, Xabat Ilarregik eta Oiher Altzelaik osotutako Leitzako taldeak irabazi eban lehen postua eta beraz, datorren bagilaren 22an Orion jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan Nafarroako ordezkari izango dira.

Nafarroako Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin eben ondoren. Bertso Eskoletako kideek parte hartu dabe eta ondokoak izan dira sarituak: LH 3-4. mailan, Orti Arozena, LH 5-6. mailan, Ekhiñe Zapiain, DBH 1-2. mailan Joanes Ilarregi eta Batxilergoan, Mikel Lasarte.

Arratsaldean, topaketeari amaierea emoteko, gazteek prestautako gai eta ariketakaz Xabier Silveira eta Julen Zelaieta bertsolariakaz bertso-saioa egin eben. Ikasleen partaidetza handia izan eban saio horregaz amaitu zan jai eguna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu