Europan daukazuzan eskubideak ezagutzen al dozuz?

Bizkaie! 2013-05-15 13:36   Kulturea

Erakusketa ibiltari batek Europako herritarrek dituen eskubideak azalduko ditu hile honetan UPV/EHUko Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan. Erakusketea Leioa-Erandio Gunean izango da maiatzaren 13tik eta 17ra bitartean eta Gipuzkoako Campusean, barriz, maiatzaren 20tik 24ra.

Erakusketa ibiltari batek Europako herritarrek dituen eskubideak azalduko ditu hile honetan UPV/EHUko Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan. Erakusketea Leioa-Erandio Gunean izango da maiatzaren 13tik eta 17ra bitartean eta Gipuzkoako Campusean, barriz, maiatzaren 20tik 24ra.

Europako Batasunean daukazuzan eskubideen barri ba al daukazu? Ba al dakizu arazorik barik EBko bestelako herrialdeetan bidaiatu, bizi, ikasi edo lan egin zeinkela? Ba al dakizu Europako Osasun Txartela aurkeztuz beste edozein europar estadutan be dobako arreta medikua jaso zeinkela? Eta hirugarren estaduren batean bazagoz EBko kide dan edozein Estaduko enbaxada edo konsuladuetan babesa jaso zeinkela? Horrexek dira EB osotzen daben Estadu kideren bateko herritartasuna daben personek daukiezan zenbait eskubideen adibideak.

Euskal gazteriaren artean eskubide horreek guztiak jendarteratu eta ezagutarazo guran, 9 de Mayo eta Eurocampus kultur alkarteek, 2013 Hiritartasunaren Europar Urtea markoaren barruan, Europame izeneko ekimena garatzen dabilz.

Erakusketa honetan, besteak beste, EBko beste herrialderen batean lan egiteko diran tresna desberdinak, gazteentzako hezkuntza eta mobikortasun programak eta ikasketak edota lana dirala eta dagozan egonaldi aukerak azaltzen dira. Era berean, Europako Batasunean diran eskubideak eta parte-hartze aukerak be azaltzen dira.

Herritarrek parte-hartzerako daben aukeretako bat, urtebete barru egingo diran Europako Parlamenturako hauteskundeetarako boto eskubideaz gan, herritar-ekimen eskubide barria dago. Eskubide honi esker, Europako herritarrek zenbait gaietan lege proposamenak egitea eskatu leikie, beti be, Europako Batasunean miloe bat sinadura lortzen badira.

Europar Batasunagazko gero eta desilusino eta aldentze handiagoa dagoala ikusirik, hile honetan bertan Euskadin abian jarri dan Europame ekimenak euskal gazteriari Europar Batasuneko kide izateagaitik dituan eskubideak ezagutarazo nahi deutsoz eta, era berean, Europar Batasunaren funtzionamenduaren inguruan dauen eretxia edo etorkizuneko Europarako dituan ideiak adierazoteko bide bat be eskaini nahi deutso.


59 segunduko bideo lehiaketea

Europamek eskuko telefonoakaz grabautako bideo laburren lehiaketa bat antolatu dau Europame-Esaiezu zer pentsetan dozun lelopean; horrezaz gan, eztabaida eta sormen tailer batzuk be izango dira gazteek, eskuko telefonoak erabiliz, herritar-kazetaritza lanak egin deiezan.

Europame-Esaiezu zer pentsetan dozun lehiaketea pasa den maiatzaren 6an jarri zan martxan eta bertan 18 eta 35 urte bitarteko euskal gazteek parte hartu leikie. Parte-hartzaileek Europar Batasunaren inguruan daben eretxi, proposamen edo ekimenak islatu behar ditue. Lehiaketearen amaieran bi sari banatuko dira, bata epaimahaiak erabagitakoa eta bestea europame.eu webgunean bisitariek emondako botoen arabekoa. Kasu bietan sariak 64Gb-ko iPad 4 bat eta bi personentzako InterRail GlobalPass txartelak izango dira.

Bestalde, tailerretan, parte-hartzaileek eskuko telefonoak komunikazino tresna lez erabilteko trebakuntza praktiko zein teorikoa jasoko dabe, ondoren herritar-kazetaritzako praktika bat egiteko.

Ekimenaren emoitzea Europako Parlamentuan diran euskal ordezkariei helarazoko jaken bideo laburpen bat izango da, euskal gazteriak EBren inguruan dauen esatekoa entzun deien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu