Bilboko Udal Musika Eskoleak zazpi prestakuntza tailer antolatu ditu

Bizkaie! 2013-01-31 10:13   Musikea

Zazpi prestakuntza tailer antolatu ditu Bilboko Udal Musika Eskoleak ikasturte honetan, zezeiletik apirilera bitartean. Oboe, fagot, biola eta biolinaren interpretazinoa izango da mintegion ardatza; horrezaz gan, jazz musika, Finale informatika programea eta euskal jantza tradizionalen jatorria be aztergai izango ditue.

Zazpi prestakuntza tailer antolatu ditu Bilboko Udal Musika Eskoleak ikasturte honetan, zezeiletik apirilera bitartean. Eduki espezializauetan trebakuntzea osotzea gura dabenei zuzendutako ikastaroak dira. Oboe, fagot, biola eta biolinaren interpretazinoa izango da mintegion ardatza; horrezaz gan, jazz musika, Finale informatika programea eta euskal jantza tradizionalen jatorria be aztergai izango ditue.

Tailerrak hasi arte matrikuletako epea zabalik egongo da, baina lekuak mugatuak dira. Matrikulearen prezioa ikasgaiaren eta tailerraren iraupenaren araberakoa izango da, edozelan be, 6 eta 50 euro bitartean egongo da. Bilboko Udal Musika Eskolako ikasleez aparte, beste eskola batzuetako irakasleek eta ikasleek be izena emoteko aukerea daukie.

Lehenengo jarduerak oboe eta fagot ikastaro magistralak izango dira, zapatuan, zezeilak 2, Jacky Morel Baionako Konserbatorioko irakasle eta Guillermo Salcedo Salamancako Goi Konserbatorioko irakasleen zuzendaritzapean. Ikastaroak osotzeko, Erviti etxe espezializauko teknikari Alipio Guinaldok eta Philippe Rigautatek musika tresna horrek zelan jagon azalduko dabe.

Hurrengo astean, zezeilaren 8an eta 9an, biolin eta biola ikastaro magistralak egingo ditue, eta hilaren 27an eta 28an, jazz ikastaro barritzailea prestauko dabe Borja Barrueta bateria-jotzaileak, Martín Leiton kontrabaju-jotzaileak eta Jordi Matas gitarra-jotzaileak.

Zezeilaren 25etik martiaren18ra, musika konposizinoa landuko dabe Finale partiturak editetako programearen ganeko tailerrean. Ángel Enfedaque Bilboko Udal Musika Eskolako informatika musikaleko irakaslea izango dabe maisu.

Apirilaren 19an amaitzeko, Juan Antonio Urbeltz folklore aditu eta koreografoak egindako ikerketa lanak ezagutzeko aukerea izango dabe ikasleek. Urbeltzek jantza tradizionalaren sorkuntzearen inguruko bere ikuspegia azaldau dau . Tailer hau euskeraz izango da.

Ikastaroen ganeko argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu