Keler Topagunea, musikea eta networkinga Zinemaldiko egun bakotxari amaierea emoteko
2026-09-16 07:35 ZinemeaGunea irailaren 21etik 24era egongo da, 19:30etik 23:00etara.
Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroak zinema-komunidaderako topagune berezia sortuko dabe aurten be Zinemaldian. Hirugarren urtez jarraian, Keler Topaguneak bilgune informala eskainiko dau esperientziak konpartiduteko, egunean zehar hasitako alkarrizketakaz jarraitzeko, networkinga egiteko eta egunari giro lasaian eta musika onagaz amaierea emoteko.
Tabakalerako Zine eta Ikus-entzunezko Laborategian egongo da gunea irailaren 21etik (astelehena) 24era (barikua), 19:30etik 23:00etara. Ekimenak Kelerren babesa eta BIMEren laguntzea dau eta zinemagileei, zinema-industriako profesionalei, kazetariei eta, oro har, Zinemaldian akreditazinoa daben persona guztiei zuzenduta dago.
Astelehenean, hilak 21, Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak alkarregaz atondutako Kabia jardunaldia izango da. Gorabidean dan talentu zinematografikoari eskainita egongo da baina akreditazioa dauen edozeinek izango dau sarbidea 20:00etatik aurrera. Bestalde, eguenean (hilaren 24an), Keler Topaguneak BIME hartuko dau, musika-industria iberoamerikarraren erreferentziazko topaketea. Urtero Bilbon eta Bogotan egiten da eta BIME Europa eta Amerikaren arteko nazinoartekotze-zubi bat da, baita joerak aurreikusteko, erreferenteak konektetako eta musika-ekosistema globalaren bilakaerea ezagutzeko gune be bada.
Musikeak arratsaldero izango dau presentzia Keler Topagunean, BIMEren lankidetzeari esker. Hilaren 21ean, astelehenean, DJ Gelaren txandea izango da; 22an, LaMia Marirena; 23an, Alairena; eta Juan Tatorrik emongo deutso amaierea 24an.
Holan, Keler Topaguneak bat egiten dau Zinemaldiaren osogarri bezela egiten dituan topaketen eta jardueren eskaintza zabalagaz, zinema-aretoetatik harago Zinemaldiaz gozetako pentsautako proposamena baita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
